Berriak | 2011-06-07

“Udala-Enpresa Proiektuaren” ondorioak eskuragarri, erantzukizun bateraturako eta ingurumenaren hobekuntzarako

Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21ek “Udala-Enpresa Proiektuaren" amaieraren berri eman nahi du. Proiektua hamaika udalen, eskualdeko industriaren ordezkaritzaren eta parte hartzen duten udalerriz gaindiko erakundeen partaidetzarekin garatu da.

Ondorioak eskuratzeko hemen.

Proiektu honen helburu nagusia enpresaren sektorea txertatzea izan da, bereziki, industria sektorea, tokiko iraunkortasun prozesuetan, izan ere, eragin handia dauka ingurumenean, gizartean eta ekonomian.

Hain zuzen ere, proiektu honetan honakoa planteatu zen: 1) Enpresen eta Udalen lehentasunak antzematea, udal inguruko enpresen egoera eta ingurumen kudeaketa hobetze aldera; 2) Eskualdeko eta udalerriko Udala-Enpresa Ekintza Plana definitzea; 3) Hautatutako hobekuntza neurriak ezartzen hastea.

Espezializatutako laguntza teknikoaren eta eragindako nahiz interesa daukaten eragileekin izandako komunikazio eta partaidetza prozesuaren emaitza diagnostiko bat eta eskualde mailako ekintza plan bat dira. Halaber, parte hartzen duten hamaika udalerrietan, diagnostikoa eta tokiko udal plan bana egin da. Dokumentazio hori guztiori eskuragarri dago hemen.

Diagnostikoek eskualdean garatzen diren jarduera ekonomikoen ingurumen egoera aztertzea izan dute zeregina, herri-administrazioen eta enpresa munduaren arteko lankidetzan, enpresa partaidetza handiagoa ahalbidetzen duten jarduerak antzemateko, Tokiko Agenda 21en bitartez ezarritako tokiko iraunkortasun prozesuetan.

Hain justu, diagnostikoaren helburu zehatzak honakoak izan dira:

Diagnostikoaren ondorioek honako alderdiak jorratzen dituzte:

Beste alde batetik, Udalerria-Enpresa Ekintza Planak udal eskumeneko, udalaz gaindiko eskumeneko eta eskumen pribatuko 9 ildo estrategiko, 16 programa eta 22 ekintza eskaintzen ditu, bost urteko eperako.

Jarraian, 9 ildo estrategikoak daude zehaztuta:

  1. Industrien legezko izapidearen egoeraren hobekuntza.
  2. Udalek enpresekiko ingurumen informazioa hobeto kudeatu dezaten laguntzea
  3. Informazio, prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak,
  4. Hondakin arriskutsuen eta ez arriskutsuen kudeaketa hobetzea.
  5. Hondakin ur industrialen isurketak eragindako kutsadura gutxitzea.
  6. Atmosferarako igorpenek eragindako kutsadura murriztea.
  7. Lurzoruaren kutsadura murriztea.
  8. Ingurumen kudeaketa hobetzea.
  9. Udalerria / Enpresa proiektuaren jarraipen etengabea.

Proiektu honen kostua 26.786 eurokoa izan da, eta Udalsarea 21en diru-laguntza izan du, hau da, Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sarearena, esku hartzen duten eragileen partaidetza lanetan.

Azkenik, Nerbioi-Ibaizabaleko Udaltalde 21ek jakinarazi duenez, proiektu honen ondorio zuzenetako bat honakoa izan da: Nerbioi-Ibaizabalen Iraunkortasunari buruzko Eskualde Bulegoari Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 Programan parte hartzeko egindako gonbita. Programa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpeko Ihobe-Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak koordinatzen du.

Programa hau ekainaren 21ean aurkeztuko da jendaurrean, 12:00etan, Arrigorriagako Kultur Etxean. Datozen egunetan zehatz-mehatz azalduko dira programaren helburuak eta lan-ildoak.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal SL


Udalerri-Enpresa Foroan parte hartu duten Enpresen zerrenda


“Udalerria-Enpresa” proiektuaren ondorioak

Diagnostikoa

Ekintza-plana

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo