Berriak | 2011-10-06

Nerbioi-Ibaizabalgo Udaltalde 21ek inprimatze-hondakinak eta sakelakoak biltzeko zerbitzu berria abiaraziko du

Nerbioi-Ibaizabalgo Udaltalde 21ek inprimatze-hondakinak eta sakelakoak biltzeko zerbitzu berria abiaraziko duela jakinarazi nahi du. Hamar udalerritan emango du zerbitzua: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio.

Guztira, 53 edukiontzi instalatu dira leku publiko eta irisgarrietan, hutsik dauden inprimagailu eta fotokopiagailuen kartutxoak nahiz toner eta tintazkoenak bota ahal izateko. Era berean, jada erabiltzen ez diren sakelakoak eta euren kargagailuak ere utzi ahal izango dira edukiontzietan.

Zerbitzu berria Bioservice enpresaren (Arrigorriagako Txako industrialdean kokatuta dago) eta Nerbioi-Ibaizabalgo Udaltalde 21en artean sinatutako hitzarmenaren ondorioz abiarazi da.

Kartutxoak egoera onean egon behar dira aprobetxatu, berrerabili edo birziklatu ahal izateko. Bustitako, apurtutako edo herdoildutako kartutxorik ez da onartuko.

Berrerabil daitezkeen kontsumigarriak berriro merkaturatuko dira, eta gainerakoak birziklatu egingo dira. Birziklatzeak materialen bereizketa eta birrinketarako prozesu mekanikoak barne hartzen ditu, beste industria batzuetan lehengai gisa berrerabiltzeko moduan egokitu arte.

Gaur egungo estatuko araudiak inprimatzeen kontsumigarriak baimendutako hondakindegietan gordetzea onartzen du, baina zerbitzu honek eskaintzen duen irtenbidea aurreratzea eta modu arduratsuagoan kudeatzea da, betiere, hondakin horren isurpena debekatu duten legeria aurrerakoienekin bat etorriz.

Toner kartutxo batek 450 urte baino gehiago behar ditu deskonposatzeko. Gaikako bilketa honek kutsadura saihestu eta lehengaiak eta energia nabarmen aurreztea ahalbidetzen du.

Nerbioi-Ibaizabalgo Udaltalde 21ek gonbit egiten die eskualdeko herritarrei gaikako bilketa berri honetan modu aktiboan parte hartzera, gainerako hondakinekin egiten duten antzean.

Bilketa guneak, orain "gertu-gertu"

Udalerria Kokalekuak
Arakaldo Arakaldoko Udaletxea. Elexalde Auzoa 3.
Arrankudiaga Arrankudiagako Udaletxea. Arene Auzoa 1.
Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Iraunkortasun Bulegoa. Elexalde Auzoa 18.
Arrigorriaga Arrigorriagako Udaletxea. Urgoiti Pasealekua 57.
Kiroldegia. Severo Ochoa 1.
Ikastetxe Publikoa. Mikel Alonsotegi 2.
Aliprox. Kurutxea 2.
FP de Construcción Bizkaia. El Progreso z/g. Ollargan.
Arrigorriaga BHI. Kristo Zeharkalea 15.
Kultur Etxea. Urgoiti Pasealekua 6-8.
Herriguneko Gaztegunea.  Ugertza bidea 1.
Lonbo Aretoa. Urgoiti Pasealekua 3.
Udaltzaingoa. Urgoiti Pasealekua 55.
Zentro Sozio-kulturala. Olatxu Auzoa 4.
Etxebarri Etxebarriko Udaletxea. Txiki Otaegi plaza 1.
Kiroldegia. Ganguren Mendi 2.
Bekosoloko Liburutegia. Bekosolo Parkea 7.
San Antonioko Liburutegia. Andaluzia Kalea 19.
Kultur Etxea. Andaluzia Kalea 3.
CIME Informatika Zentroa. Txiki Otaegi plaza 2, 3. CIME eraikina.
Euskaltegia. Bekosolo Parkea 3.
Haurreskola. Bekosolo Parkea, z/g.
CEIP Kukullaga San Antonio Ikastetxea. Santa Marina Kalea, z/g.
CEIP Kukullaga Barandiaran Ikastetxea. San Esteban Etorbidea 16.
CEIP Kukullaga. Marivi Iturbe Kalea, 1.
Etxebarri BHI. Santa Marina Kalea 21.
Mugarri Gazte-Etxea. Elizarako sarbidea 2.
Tarrasta Topagunea. San Antonio 21. Sarrera Marivi Iturbe kaletik.
Osasun Zentroa. Euskal Herria 19.
Galdakao Galdakaoko Udaletxea. Kurtzeko Plaza 1.
Torrezabal Kultur Etxea. Lehendakari Agirre Plaza z/g.
Aperribaiko Liburutegia. Miguel Unamuno Plaza 3.
Txapelena-Usansolo. Torreondo Kalea z/g.
Aperribai Ikastetxea. Aperribai Auzoa 23-A.
Unkina Ikastetxea. Meatzeta z/g. Usansolo.
Eguzkibegi Ikastola. Egia Auzoa 11-A.
Gandasegi Ikastetxea. Gurutzeko Plaza 10.
Elexalde Ikastetxea. Elexalde Auzoa z/g.
Bengoetxe BHI. Sixta Barrenetxea, 13 A.
Orozko Orozkoko Udaletxea.  Zubiaur Enparantza 3.
Escuela Pública de Orozko. Ibaiondo, 6
Urduña Urduñako Udaletxea. Foru Plaza 1.
Kultur Etxea. Andra Mari plaza z/g.
Ugao-Miraballes Ugao-Miraballeseko Udaletxea. Herriaren Enparantza z/g.
Leitokiko Ikastetxea. Leitoki Auzoa z/g.
Kultur Etxea, Jane eraikina, Udiarraga Kalea 38. 
Zeberio Zeberioko Udaletxea. Zubialde Auzoa 10.
Sautuolabarri Eskola Publikoa. Sautuolabarri Auzoa 8E.

* Inprimaketa-hondakinak (toner, tinta) egoera onean egon behar dira. Ez dira onartzen bustiak, apurturik edota herdoildutako inprimaketa-hondakinik.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo