Berriak | 2011-11-10

Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21ek pilak eta metagailuak biltzeko zerbitzu berria abiarazi du

Nerbioi-ibaizabal Udaltalde 21ek jakinarazi nahi du pilak eta metagailuak (bateriak) biltzeko zerbitzua abiarazi berri duela, eskualdeko hamar udalerritan: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio.

Hondakinak gaika biltzeko tokiko zerbitzu berria da, eskualdeko udalek taldean kudeatutakoa, etxean erabilitako olio begetala eta inprimatze-hondakinak (tonerra eta kartutxoak), mugikorrak eta kargagailuen bilketa horrela kudeatu ondoren. Zerbitzu berri honek ohiko parteak osatzen ditu: organikoa eta gainerakoa, papera eta kartoia, beira eta erabilitako arropa.

Guztira, 57 edukiontzi kokatu dira leku publiko eta irisgarrietan, pilak eta metagailuak errazago uzteko, beherago datorren zerrendaren arabera.

Zerbitzu berri hau Ecopilas Fundazioaren (pilen eta metagailuen KSI-ren –kudeaketa sistema integratua– erakunde kudeatzailea) eta Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21en arteko Lankidetza Hitzarmenaren ondorioa da. Horren bitartez, pilen hondakinak eta metagailu mugikorrak biltzeko sistemak abiarazi dira, ondoren ingurumen-kudeaketa egokia ahalbidetzeko, 106/2008 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

Pila eta metagailuen eta horien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuak araudi komunitarioa jasotzen du ordenamenduan. Hainbat neurri ezartzen ditu, eta horien artean, pilen eta metagailuen fabrikatzaile eta produzitzaileen erantzukizuna dago, erabili edo kontsumitu ondoren sortutako hondakinen bilketa bermatzeko eta behar bezala kudeatzeko. Betebehar horiek banan-banan edo taldeka hartu daitezke, pilak eta metagailuak kudeatzeko sistema integratuen (KSI) bitartez, delako Errege Dekretuaren 8. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki.

Erabilitako pilen eta metagailuen gaikako bilketarako sare berria dagoeneko ezarrita dagoen edota eskualdeko banaketa zentroetan heda daitezkeen gaikako bilketarako sareekin batera egongo da, aipatutako 106/2008 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

Sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren arabera, Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21ek ondorengo konpromisoak hartu ditu: ezarpenean lan egitea, zerbitzua hedatzea, kontzientziazio-ekimenetan parte hartzea, edukiontziak erabiltzaileentzat irisgarriak diren leku agerikoetan jartzea, eta hondakinak kudeaketarako plataforma informatikoaren bitartez biltzea eskatzea.

Ecopilas fundazioak, bere aldetik, hurrengo konpromisoak hartu ditu: beharrezko logistika oso-osorik kudeatzea, gaikako bilketarako guneetan edukiontzi espezifikoak jartzea, edukiontziak betetzen direnean bertan utzitako hondakinak biltzea eta Behin-behineko Biltegiratze Zentrora garraiatzea; azken horretan, biltegiratu egingo dira behin betiko kudeaketa instalazioetara bidali aurretik edota hondakinak zuzenean aipatutako instalazioetara garraiatu arte. Azken finean, mekanismoak ezartzea da helburua, kudeaketa egokia bermatzeko, ahal dela bildutako pilen hondakinak eta metagailuen birziklapenaren edota baloratzeko beste modu batzuen bitartez, 106/2008 Errege Dekretuan aurreikusitakoari jarraiki; horretarako, halaber, eskuragarri dauden sistema eraginkorrenak erabiliko dira.

Zerbitzu honen kostua Ecopilas fundazioak hartu du bere gain oso-osorik, izan ere, KSI honen kudeaketarako baimena berak du. Hitzarmenak urtebete iraungo du, baina luzatu egin daiteke, automatikoki.

Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21ek gonbit egiten die eskualdeko herritarrei gaikako bilketa berri honetan modu aktiboan parte hartzera, gainerako hondakinekin egiten duten bezala.

 

Bilketa guneak:

Udalerria Kokapen zehatza
Arakaldo Arakaldoko Udaletxea. Elexalde Auzoa 3.
Arrankudiaga Arrankudiagako Udaletxea. Arene Auzoa 1.
Iraunkortasunaren Eskualdeko Bulegoa. Elexalde Auzoa 18.
Arrigorriaga Arrigorriagako Udaletxea. Urgoiti Pasealekua 57.
Kiroldegia. Severo Ochoa 1.
Ikastetxe Publikoa. Mikel Alonsotegi 2.
Anbulatorioa. Urgoiti Pasealekua 10.
Arrigorriaga BHI. Kristo Zeharkalea 15.
Kultur Etxea. Urgoiti Pasealekua 6-8.
Herriguneko Gaztegunea. Ugertza bidea 1.
Lonbo Aretoa. Urgoiti Pasealekua 3.
Udaltzaingoa. Urgoiti Pasealekua 55.
Zentro Sozio-kulturala. Olatxu Auzoa 4.
Opari denda. Severo Ochoa, 10.
Kubo denda. Ramn y Cajal, 1.
Etxebarri Etxebarriko Udaletxea. Txiki Otaegi plaza 1.
Kiroldegia. Ganguren Mendi 2.
Bekosoloko Liburutegia. Bekosolo Parkea 7.
San Antonioko Liburutegia. Andaluzia Kalea 19.
Kultur Etxea. Andaluzia Kalea 3.
CIME Informatika Zentroa. Txiki Otaegi plaza 2, 3. CIME eraikina.
Euskaltegia. Bekosolo Parkea 3.
Haurreskola. Bekosolo Parkea, z/g.
CEIP Kukullaga San Antonio Ikastetxea. Santa Marina Kalea, z/g.
CEIP Kukullaga Barandiaran Ikastetxea. San Esteban Etorbidea 16.
CEIP Kukullaga. Marivi Iturbe Kalea, 1.
Etxebarri BHI. Santa Marina Kalea 21.
Mugarri Gazte-Etxea. Elizarako sarbidea 2.
Tarrasta Topagunea. San Antonio 21. Sarrera Marivi Iturbe kaletik.
Osasun Zentroa. Euskal Herria 19.
Galdakao Galdakaoko Udaletxea. Kurtzeko Plaza 1.
Torrezabal Kultur Etxea. Lehendakari Agirre Plaza z/g.
Aperribaiko Liburutegia. Miguel Unamuno Plaza 3.
Txapelena-Usansolo. Torreondo Kalea z/g.
Aperribai Ikastetxea. Aperribai Auzoa 23-A.
Urreta Ikastetxea. Urreta kalea 11-13.
Unkina Ikastetxea. Meatzeta z/g. Usansolo.
Eguzkibegi Ikastola. Egia Auzoa 11-A.
Gandasegi Ikastetxea. Gurutzeko Plaza 10.
Elexalde Ikastetxea. Elexalde Auzoa z/g.
EPA Galdakao. Urreta, 4-6.
Andra Mari BHI. Elexalde auzoa, 45-B.
Bengoetxe BHI. Sixta Barrenetxea, 13 A.
Orozko Orozkoko Udaletxea. Zubiaur Enparantza 3.
Unzueta denda. Zubieta Kalea, 1.
Ikusi-Makusi Videoclub, Burruzkale 2
Urduña Urduako Udaletxea. Foru Plaza 1.
Kultur Etxea. Andra Mari plaza z/g.
Ugao-Miraballes Ugao-Miraballeseko Udaletxea. Herriaren Enparantza z/g.
Leitokiko Ikastetxea. Leitoki Auzoa z/g.
Kultur Etxea, Jane eraikina, Udiarraga Kalea 38.
Zaratamo Zaratamoko Udaletxea. Elexalde Auzoa 16.
Zeberio Zeberioko Udaletxea. Zubialde Auzoa 10.
Sautuolabarri Eskola Publikoa. Sautuolabarri Auzoa 8E.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo