Berriak | 2012-05-29

Ingurumeneko jardunbide egokiak Nerbioi-Ibaizabaleko enpresetan jardunaldia 2012 Euskadiko Ekoeraginkortasunaren 1. Astean ospatu da

Ingurumeneko jardunbide egokiak Nerbioi-Ibaizabaleko enpresetan jardunaldia 2012 Euskadiko Ekoeraginkortasunaren 1. Astean ospatu da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek “Ingurumeneko jardunbide egokiak Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko enpresetan” jardunaldiaren ospakizunaz Galdakaon jakinarazi nahi du. Ekitaldi honen bitartez, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeak Euskadiko Ekoeraginkortasuna 2012 Astean parte hartu du. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak, Ihobek, sustatzen du, Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 programaren barruan.

Bertan, Ibon Uribe Galdakaoko Alkatearen ongietorriaren ostean, Ihobeko teknikari Mikel Lerga aritu da Astearen helburu eta ekintzak aurkezten eta jarraian, eskualdeko hiru enpresaren ordezkariek euren enpresetan ezarritako ingurumeneko jardunbide egokien kasu praktikoak azaldu dituzte.

Tomás Fernández, DTS OABEko gerentea, “Ekodiseinua, enpresan kostuak murrizteko eragilea” gaiari buruz mintzatu da. Maria José Gonzálezek, FORMICAko Ingurumeneko arduradunak, “Formicaren jasangarritasun plana” hitzaldia eskaini du. Hirugarren hitzaldia Ana Martinezek, BIOSERVICE enpresatik, “Enplegu berdea, hondakinen balorizazioa”, eman du.

 

Kaferako atsedenaldiaren ostean, Norbega enpresan bisitaldia egin da. Bertan, ekoeraginkortasunerako ikuspuntua eta proiektuak azaldu dira, besteak beste, karbonoaren aztarnaren kalkulua, baita ingurumeneko eta energia eraginkortasuneko konpromisoak ere.

Jardunaldia, Industriako ingurumen-jarduera berritzaileak ikusgai jartzea eta ekoeraginkortasunak eskaintzen dituen negozio-aukerak zabaltzea helburu izan du.

Ekimenak sinergiak eta lankidetza-harremanak ezarri nahi ditu euskal enpresen artean, ekoeraginkortasun, berrikuntza eta iraunkortasunerantz aurrera egiteko. Horretarako, euskal enpresentzat eta merkatuarentzat garrantzitsuak eta berritzaileak diren ingurumen-alderdiak erakutsi dira, bai eta ingurumen-ekintzen praktika erakunde baten nazioartekotzerako laguntza-tresna gisa eta enpresetan lehengaien kostuak aurrezteko ekimenak ere. Azken batean, euskal enpresek nola berritu dezaketen eta ekoeraginkortasun irizpideak aplikatuz nola izan daitezkeen lehiakorragoak erakutsi dute kasuak.

20 erakundek baino gehiagok parte hartuko dute lehen edizio honetan, besteak beste, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek, eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea bilatzen duten ekintza eta ekimen ekoeraginkorrentzako topagunea eskaintzen du.
 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo