Berriak | 2012-11-09

Sentsibilizazio kanpaina ikastetxeetan, etxeko landare-olioaren birziklapena sustatzeko

Sentsibilizazio kanpaina ikastetxeetan, etxeko landare-olioaren birziklapena sustatzeko

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du azaroan zehar kontzientziazio kanpaina bat abiarazi duela Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ikastetxeetan, erabilitako etxeko landare-olioari buruz, Hondakinen Prebentzioaren Europako Astea dela-eta. Kanpaina hau Rafrinor, S.L. enpresarekin duen lankidetzari esker egingo da, hain zuzen ere, eskualdean aipatutako hondakina biltzeko zerbitzuaren arduradunak direlako.

Hondakin honen gaineko dibulgazio eta kontzientziazio saioz osatutako zikloa izango da, eta lehen hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleentzat dago antolatuta.

Saioek 60 minutuko iraupena izango dute, eta ikasleen partaidetza lortzea dute xede, euren interesa sendotzeko asmoarekin.

“Bat egin laranjarekin” lelopean, kanpainak ikasleei hausnarrarazi nahi die, etxean sortu eta erabilitako landare-olioaren birziklapenaren garrantziaz. Hitzaldi honen helburua da Lehen Hezkuntzako hirugarren, laugarren eta bosgarren mailetako ikasleen artean birziklatzeko ohituraren inguruan interesa piztea, eta ohitura hori euren etxeetan zabaltzea.

Goizeko lehen orduan, erabilitako landare-olioa biltzeko edukiontzi bakoitzean helio globoak jarriz abiaraziko da ekintza. Ondoren, hondakinen birziklapen esparruko talde-prestatzaile batek saioa dinamizatuko du ikastetxean, eta, laguntza grafikoarekin batera, hondakin honen bizitzaren ibilbide zuzena eta okerra laburbilduko du.

   

Dibulgazio-saioak antolatzen dituzten udalerriak, www.reciclatuaceite.com webgunean sartuko dira, eta, bertan, erabiltzaileek edozein kontsulta mota egin edo informazio zehatza eskatu ahal izango dute. Web honetan, nabarmentzekoa da “hurbilen duzun edukiontzia” izeneko atala; espazio horretan, etxebizitza bakoitzetik hurbilen dagoen edukiontziaren helbidea kontsulta daiteke.

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerrietan 46 edukiontzi daude instalatuta landare-olioa biltzeko. Sentsibilizazio kanpaina honek etxebizitzetan erabilitako olioa birziklatzeak, edukiontzi horietan uzteak eta etxebizitzen estolda-zuloetatik olio gutxiago isurtzeak duen garrantzia azpimarratu nahi du.

Herritar batek 20 litro olio inguru kontsumitzen du urtean, eta horietatik %10 eta %20 bitartean baztertu egiten da. Gutxi gorabehera, olio litro batek 1.000 litro ur kutsatzen ditu. Haatik, biodiesela eta hondakin honetatik eratorritako bigarren sorkuntzazko erregaiak fabrikatzeak, ingurugiro-abantailak eta abantaila ekonomikoak eskaintzen ditu, zalantzarik gabe. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo