Berriak | 2012-12-18

Arropa erabilia eta bestelako etxe-objektu aprobetxagarriak jasotzeko zerbitzu berria Arrigorriagan berrerabilpena sustatzeko

Arropa erabilia eta bestelako etxe-objektu aprobetxagarriak jasotzeko zerbitzu berria Arrigorriagan berrerabilpena sustatzeko

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du berrerabilpenerako 4 ontzi berri jarri direla Arrigorriagan, gaur arteko ehun-hondakinak jasotzeko zerbitzua (botila-berde koloreko ontzia) hobetuz.

Zerbitzu berriak, orain arte bezala, ehun-hondakinak jasoko ditu: jantziak, etxe-jantziak, poltsak, gerrikoak edo oinetakoak. Eta berritasun gisa, bestelako etxe-objektu aprobetxagarriak ere utz daitezke: jostailuak, liburuak, tresna elektriko eta elektroniko txikiak, bitxiak eta azoka-objektuak.

Biltzeko zerbitzu berri hau Arrigorriagako Udala Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eta Rezikleta S. Coop.ek sinatutako kontratura batzearen emaitza da, azken hau Nerbioi-Ibaizabalgo eskualdeko udalerrietan arropa erabilia jasotzeko zerbitzua emateko lehiaketa irekiaren irabazlea izan zelarik.

Ontziak eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan daude erabilgarri bide publikoan, honako tokietan:

·         Urgoiti Pasalekua, Anbulategia

·         Severo Ochoa, bus geltokia

·         Lonbo – Eroski

·         Santa Isabel, 16gn. zenbakiaren aurrean

Zerbitzuak hondakinen kudeaketa osoa hartzen du, honakoak barne: ontziak instalatu eta mantentzea, batzea, garraiatzea, sailkatzea eta berrerabiltzeko edo birziklatzeko modu egokian tratatzea.

Ontzien diseinuari esker, modu grafiko eta eraginkorrean identifikatu daiteke zer utzi daitekeen bertan, Berrerabili! lemapean. Edukia Koopera Reusing Center-era bidaliko da, Rezikletak Mungian duen tratamendu osoko plantara.

Hondakinak kudeatzeko Koopera Reusing Center delakoa Estatu mailan dagoen lehen planta automatizatua da; bildutako objektu mota guztiak (arropa, osagarriak, zapatak, liburuak, jostailuak, gailu elektronikoak, etxetresna elektriko txikiak, bazarra, etab.) sailkapen eta egokitze prozesu batean sartzen ditu, ondoren berrerabiltzeko, aurretik objektu erabilgarri bihurtuta eta berriro aktibatuta, merkatu iraunkorrean eta solidarioan merkaturatzeko. Azpiegitura honek mota orotako objektuak tratatzea ahalbidetzen du, ingurumen eta ekonomia eraginkortasun irizpideekin. Produktuen bizitza erabilgarria luzatzea hondakinak murrizteko edo ez sortzeko lehenengo bideetako bat da.

Azaroaren 16an, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eskualdeko arduradunek Mungiako Koopera Reusing Center hondakinak kudeatzeko instalaziora egin zuten visita, helburu bikoitzarekin: berrerabiltzeko diren hondakinak tratatzeko sistema aurreratu hau hurbiletik ezagutzea eta mezu bat helarazteko eskualde mailako iritzi publikoari, hain zuzen ere, hondakinak berrerabiltzearen eta prebenitzearen aldeko apustua eta konpromisoa.

Zerbitzu berri hau aurrerapauso handia da eskualdeko ingurumen-kudeaketa erantzulean. Objektuen bizitza erabilgarria luzatzeak hondakinak sortzea saihesten du, horiek erabiltzeko aukera berria sortuta, Bizkaiko Uri Hondakinak Kudeatzeko II. Osoko Plana 2005-2016 ekimenarekin eta 2008ko Europar Zuzendaritzaren hierarkiarekin bat etorriz, prebentzioa lehentasuna dela uste baitute. Objektu gehiago batzeko zerbitzua finkatu eta hobetzeak aurrerapausoa dakar hondakinak murrizteko eta gaiak, ura, nahiz energiaren erabilpenaren eraginkortasuna lortzeko erronkan.

Bigarrenik, zerbitzu honek gizarte-baliabide erantsiak sortzen ditu: gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzen laguntzen du. Koopera Taldeak 13 lanpostu sortu ditu Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerrietan.

Azkenik, hobekuntza dakar espazio publikoaren kudeaketan, hainbat objektu ontzi bakarrean batzen dituelako.

Koopera erabilera publikoko ekimen sozialeko kooperatiben eta gizarteratze-enpresen sare soziala da, hondakinen berrerabilpenean eta birziklapenean aditua. Bere helburua da gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonen bazterkeriaren kontra eta gizarteratzearen eta laneratzearen alde lan egitea, batez ere, ingurumena defendatzeko jardueren bitartez.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek berrerabilpenean konpromisoa hartzera animatzen ditu herritarrak, zerbitzu berri hau erabiltzea eguneroko ohituretara gehituta.

 

Erlazionatutako albisteak:

Arropa erabilia eta bestelako etxe-objektu aprobetxagarriak berrerabiltzeko 24 ontzi berri jarri dira

Nerbioi-Ibaizabalgo udal-arduradunek Koopera Reusing Center hondakinak kudeatzeko instalazioa bisitatu dute

 

 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo