Berriak | 2013-03-22

Galdakaok jasangarritasunerako Tokiko Agenda 21 berria onartu du 2013-2020 aldirako

Galdakaok jasangarritasunerako Tokiko Agenda 21 berria onartu du 2013-2020 aldirako

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Galdakaok Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana berria onartu duela otsailaren 28an, burutu zen Osoko Bilkuran.

Dokumentu berriak 8 urteko iraupena izango du, 2012-2020. Hamasei hilabetez lanean aritzearen emaitza da eta hilabete hauetan udalerriaren ingurumena eta gizartearen egoera  batzen dituen diagnostikoa egin da. Gainera, udalerriko gizarte eta ingurumen arloko egoeraren erronkei erantzuteko, jasangarritasunarekiko konpromisoa eta estrategia batzen duen Plana definitu da, berau ildo estrategiko, programa eta ekintza ezberdinen bitartez jasoz.

Galdakaoko Ekintza Planak 107 ekintza ditu guztira, hauek 34 programatan banaturik eta 8 ildo estrategikotan sailkaturik. Ingurumen, gizarte eta aspektu ekonomikoak modu orekatu batean lantzen dira. Plan hau diseinatzerakoan hainbat eragilek parte hartu dute: udal teknikari, politikari, enpresa, ikastetxe, elkarte eta herritarrek orokorrean. Hauek herritarren parte-hartze foroak, mahai teknikoak, on-line bidezko galdetegiak eta eskualde mailan egin den inkesta erabili dituzte ekarpenak egiteko.

Tokiko Ekintza Plana hemen ikus daiteke:

Aipatzekoa da Galdakaoko ikuspegia (datozen urteotan nolako udalerria nahi den azaltzen duen adierazpen laburra) definitu izana:

 “2020. urtean Galdakaoko kohesio handiko gizartea da, berdintasunezkoa, solidarioa eta parte-hartzailea, bertakoa izatearen eta nortasun zentzu handikoa. Pertsonek era iraunkorrean eta giro seguru, osasuntsu eta euskaldunean beraien behar ekonomikoak, sozialak eta emozionalak asetzen dituzten ongizate maila oneko udalerrian”.

Planak 13 xede kuantitatibo zehazten ditu (2020an Tokiko Ekintza Plana amaitzean lortuko diren helburu kuantitatiboak). Xede hauek hurrengo helburuei loturik daude:

 8 ildo estrategikoak honakoak dira:

“Gobernu arloko gaietan: komunikazioa, sentsibilizazioa, barne koordinazioa eta partaidetzan” ildo estrategiko bakarra ezarri da.

 1. Ildoa. Partaidetza eta berdintasuna, euskararen erabilera, jasangarritasunaren balioaren sentsibilizazioa, baita informazioaren eskuragarritasuna  bermatzen duen udal kudeaketan aurrera egitea.

“Lurralde arloko gaietan: hiri-garapen, biodibertsitate eta mugikortasunean” bi ildo estrategiko ezarri dira:

2. Ildoa. Lurralde antolakuntza eta kudeaketa egokia eta naturala garatzea, espazioaren erabilera egokia sustatuz eta bere balioa arriskuan jarri gabe.

3. Ildoa. Biztanleriaren premiak asetzen dituen mugikortasun lehiakor, eraginkor, bidezko, osasuntsu eta segurua garatzea.

“Guztiona diren ondasun naturalen arloko gaietan: uraren eta energiaren erabilera eraginkor,  hondakinen kudeaketa eta ingurumen kalitatean” bi ildo estrategiko ezarri dira:

4. Ildoa. Hondakinen eta guztion ondasun naturalen kudeaketa eraginkorra baita  bizimodu arduratsua sustatzea.

5. Ildoa. Arriskua modu arduratsuan kudeatu, ingurumenaren kalitatea hobetu eta klima-aldaketaren aurkako borrokan aurrera egitea.

“Garapen sozial eta ekonomikoari dagokien gaietan: ekonomia eta enplegua, ongizatea, kultura, kirola eta aisian” hiru ildo estrategiko ezarri dira:

6. Ildoa. Ekonomia lehiakor eta dibertsifikatu bat garatzea, tokiko enplegua sustatzen duena, ingurunea errespetatuz eta sare bitartezko lana indartuz.

7. Ildoa. Herritarren ongizatea,  gizarteratzea, eta osasuna bultzatzea,

8. Ildoa. Kirol, gizarte eta kultura arloko eskaintza parte-hartzaile eta plurala garatzea.

 Galdakaoko Udaleko Alkateordea den Amaia Betolazak, honi buruzko informazio zehatzagoa eta emaitzak azaldu ditu gaur 11:00etan burutu den prentsaurrekoan.

Gainera, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes,Urduña, Zaratamo eta Zeberio udalerrietako  Diagnostiko eta Ekintza Planetik ateratako ondorioak kontutan hartuz, Eskualdeko Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana garatu da, honek Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren ekintza gidatuko du datozen urteotan.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Ondoan S.Coop – Haizea Ikerketa S.L. ABEE aholkularitza teknikoa kontratatu du lehiaketa publiko zabal bidez. Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo