Berriak | 2013-03-18

Urduñako auzokideek pasadan larunbatean antolatutako ibaiertzetako landaredia landatzeko jardueran parte hartu zuten

Urduako auzokideek pasadan larunbatean antolatutako ibaiertzetako landaredia landatzeko jardueran parte hartu zuten

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du pasadan larunbatean, martxoaren 16an, bertako ibaiertzetako landaredia landatzeko jardunaldia burutu zela Urduñan. Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan, biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuari lotua dago.

Adin ezberdineko 40 boluntariok 85 zuhaitz eta zuhaixka landatu zituzten. Hiru orduz aritu ziren lanean, Nerbioi ibaiko ibaiertzean, Arbieto futbol zelai alboko 120 metroko gunean. 

Landatu ziren espezieak honakoak izan ziren:haltza (Alnus glutinosa),zuhandorra (Cornus sanguínea),zumalakarra (Frangula alnus), hurritza (Corylus avellana),lizarra (Fraxinus excelsior), sahatsa (Salix atrocinerea),ereinotza (Laurus nobilis)eta elorri zuria (Crataegus monogyna). Ekintza hau garatzeko, talde profesional baten aholkularitza teknikoa, zuzendaritza eta laguntza jaso zen.

Hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zitzaion taldeari, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz (bisoi europarra kasu) eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileak informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek inguruko flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen.  

Amaitzeko, hainbat talde sortu ziren ingurua garbitzeko asmoz, hauek plastikoak, latak, edukiontziak eta beste hondakin batzuk jaso zituzten. Harritzekoa bada ere, 100 Kilo hondakin bildu ziren. Gainera, su-itzalgailu bat ere aurkitu zen ibaian behera.

Bitxikeria moduan, boluntario batek espezie arrotz inbaditzailea den Floridako dortoka bat aurkitu zuen. Bizkaiko Foru Aldundiko basozainek Gorlizko Errekuperazio Zentrora eraman zuten.

  

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo