Berriak | 2013-03-13

Arrigorriagako institutuko ikasleek Nerbioi ibaiertzea birlandatzeko jardunaldian parte hartu dute

Arrigorriagako institutuko ikasleek Nerbioi ibaiertzea birlandatzeko jardunaldian parte hartu dute

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du, martxoaren 12an, Arrigorriaga BHIko gazte talde batek Nerbioi ibaiertzeko gune batean bertako ibaiertzetako landaredia landatzeko jardunaldian parte hartu zuela.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuari lotua dago.

Harri-lubetetak dauden Arrigorriagako gune batean egin zen jarduera, Ugertza parke alboko Nerbioi ibaiertzean. Goiz guztian zehar, 9 ikasle harri-lubetetan sahats aldaxkak birlandatzen aritu izan ziren. Guztira, ibaiertzeko 142 metro birlandatu ziren, 450 ale landatuz.

Gainera, inguruaren garbiketa ere egin zen. Gazteek inguruko plastiko, lata, edukiontzi eta beste hainbat hondakin batu zituzten. Guztira, 10 kilo hondakin bildu zen.

Hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zitzaion taldeari, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileak informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek inguruko flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen. Ibaiertzeko landarediak ibaiertzak babesten ditu lur-jauziak galaraziz, ibaira doazen lur-emariak atxikitzen ditu, ur-goraldiak kontrolatu eta uraren tenperatura egokia mantentzen du. Faunarentzako elikagaia eta babeslekua ere eskaintzen du.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo