Berriak | 2013-04-10

Tokiko Agenda 21eko 2013-2020rako Plan berria Orozkoko udalerrian

Tokiko Agenda 21eko 2013-2020rako Plan berria Orozkoko udalerrian

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Orozkok Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana berria onartu duela aho batez, apirilak 9an, burutu den Osoko Bilkuran.

Tokiko Ekintza Plana, Tokiko Agenda 21en oinarrizko elementua da. Orozkoko udalerriak jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa da. Ekintzak gauzatuz udalerriko eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ingurumen, gizarte eta ekonomia arloko erronkei erantzutea da bere helburua.

Planaren iraunaldia 8 urtekoa da. Honela, epe labur, ertain eta luzera begira ekintzen garapen eta exekuzioko epealdi errealetara egokitzen den plangintzarako tresna izango da. Hamasei hilabetez lanean aritzearen emaitza da.

Tokiko Ekintza Plana egitearen xedeak ondorengoak dira: udalak tokiko jasangarritasunaren alde lan egiten jarraitzeko bere gain hartu duen konpromisoari erantzutea; biztanleria erabakitze-prozesuetan barneratu eta kultura parte-hartzailea handitzea; planifikaziorako tresna izatea, etorkizuneko ekintzak modu ordenatuan programatzeko; diseinua egin ostean, kudeaketarako eta ebaluaketarako tresna izatea, urteroko aurrekontuei lotuz; udalaz gaindiko finantzaketa iturriak jasotzea erraztea.

Orozkoko Ekintza Planak 72 ekintza ditu guztira, hauek 27 programatan banaturik eta 8 ildo estrategikotan sailkaturik. Ingurumen, gizarte eta aspektu ekonomikoak modu orekatu batean lantzen dira. Plan hau diseinatzerakoan hainbat eragilek parte hartu dute: udal teknikariek, talde politiko ezberdinek eta herritarrek. Azken hauek parte-hartze foroak, on-line bidezko galdetegiak eta eskualde mailan egin den inkestak erabili dituzte ekarpenak egiteko.

Laburpen gisa, aipatzekoa da Orozkoko ikuspegia (datozen urteotan nolako udalerria nahi den azaltzen duen adierazpen laburra):

Orozko 2020an euskararen presentzia nabarmena duen udalerria da, maila eta arlo guztietan aktiboki parte hartzen duten eta berdintasunezko eta bidezko gizartea itxuratzen duten pertsonez eratua eta bere nortasuna mantentzen lagundu duen ekonomia dinamikoarekin bat datorren natur inguru ederraz hornitua.

Planak 21 xede kuantitatibo zehazten ditu (2020an Tokiko Ekintza Plana amaitzean lortuko diren helburu kuantitatiboak). Xede hauek hurrengo helburuei loturik daude:

Lortzeko ondoren agertzen diren ildo estrategikoak ezarri dira:

Ildo Estrategikoa.1. Jasangarritasun baloreetan oinarritutako informazio, sentsibilizazio eta komunikazio irispena sustatzen duen eta parte-hartzea errazten duen udal kudeaketa garatu.

Ildo Estrategikoa.2.  Espazioaren erabilera balioak arriskuan jarri gabe bultzatuko duen hala lurraldearen nola naturaren ordenazio zein kudeaketa garatu.

Ildo Estrategikoa.3.  Biztanleriaren beharrak asetuko dituen mugikortasun eraginkor, lehiakor, bidezko, osasungarri eta ziurra garatu.

Ildo Estrategikoa.4. Bizimodu arduratsuak sustatu eta ondasun natural komunen eta hondakinen erabilera eta kudeaketa egokia bultzatu.

Ildo Estrategikoa.5. Arriskua era arduratsuan kudeatu, ingurumen kalitatea hobetu eta klima aldaketaren borrokan aurrera egin.

Ildo Estrategikoa.6. Inguruarekin bat egiten duen eta tokiko enplegua bultzatzen duen ekonomia dibertsifikatua eta lehiakorra garatu, sarean egindako lana indartuz.

Ildo Estrategikoa.7. Biztanleriaren ongizatea eta gizarteratzea bultzatu.

Ildo Estrategikoa.8. Euskararen ezagupena eta erabilera bultzatu,  eskaintza soziokultural anitza eta parte-hartzailea garatu eta informazio eta komunikazio teknologia berrien (IKT) erabilera sustatu.

Gainera, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes,Urduña, Zaratamo eta Zeberio udalerrietako Diagnostiko eta Ekintza Planetik ateratako ondorioak kontutan hartuz, Eskualdeko Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana garatu da, honek Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren ekintza gidatuko du datozen urteotan.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Ondoan S.Coop – Haizea Ikerketa S.L. ABEE aholkularitza teknikoa kontratatu du lehiaketa publiko zabal bidez. Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez.  

Diagnostikoaren laburpena hemen ikus daiteke.

Tokiko Ekintza Plana hemen ikus daiteke.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo