Berriak | 2013-04-16

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko enpresa talde batean berotegi-efektuko gasak (karbono-aztarna) kudeatzeko sistema bat ezartzeko proiektua amaitu da

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko enpresa talde batean berotegi-efektuko gasak (karbono-aztarna) kudeatzeko sistema bat ezartzeko proiektua amaitu da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du “Berotegi-efektuko gasak (BEG) kudeatzeko sistemaren lankidetza-ezarpena, ISO 14064-1 arauaren arabera“ proiektua amaitu duela eskualdeko honako enpresetan: Arcelormittal, Etxebarri; Galletas Artiach, Orozko; Gerdau, Basauriko planta nahiz Azkoitikoa; Maxam UEB, Galdakao; eta Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L.; azken hau taldeko idazkari teknikoa ere izan da.

Lau hilabete hauetan, aurreikusitako egutegiaren arabera, enpresek euren jarduerako berotegi-efektuko gasen inbentarioa egin dute; BEGak kudeatzeko sistemaren dokumentazioa garatu dute, ISO 14064 araua betetzeko; arauan zehaztutako prozedurak eta baldintzak ezartzeko aholkularitza jaso dute; auditoria edo barruko egiaztapena, kasu guztietan gaindituta, eta aholkularitza jaso dute kanpo-egiaztagiriaren prozesurako; eta, azkenik, sorkuntza-prozesuak aztertuta, BEGak murrizteko aukerak antzeman dituzte.

Enpresa bakoitzaren berezko lanaz gain, sei lansaio (4 taldeka eta 2 banaka) egin dira: horietan, teknikariak trebatu dira; plantak bisitatu dira eskatutako dokumentazioari buruz in situ aholkularitza emateko; ISO 14064 araurako prozedurak berrikusi eta balioztatu dira, baita BEGen inbentario eta txostena ere; BEGak murrizteko plan bat osatu da murrizketa helburu eta xedeekin; BEGak kudeatzeko sistema egiaztatu da barrutik eta kanpo egiaztapenerako aholkularitza eman da.

Karbono-aztarnaren kalkulua egin ostean, enpresa parte-hartzaileek hainbat erronka proposatu dituzte, kasuen arabera:  ISO 14064 ziurtagiria lortzea; inbentarioaren hedadura zabaltzea; hornidura-katearen (hornitzaileak eta/edo bezeroak) trakziorako proiektuei ekitea; eta murrizketa planean jasotako BEGak murrizteko ekintzak ezartzen jarraitzea.

Proiektu honek Ingurumena lehiakortasun faktore gisa sustatzeko lankidetza proiektuetarako laguntzen deialdiaren babes tekniko eta metodologikoa eta laguntza ekonomikoa jaso ditu, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketaren Sozietate Publikoaren (Ihobe) “Euskal enpresan Ekoeraginkortasun Programa” delakoaren barruan.

Diru-laguntza programa honen helburua hainbat enpresari erronka komunak ebazten laguntzea da, banakako eta taldekako lana uztartuta, ingurumenaren ikuspegitik ekarpena eginez, enpresa-emaitzak eskuratzen lagunduz eta ondorio gisa ingurumen hobekuntza lortuta.

Proiektu honen aurrekontua 23.235 eurokoa izan da: Ekoeraginkortasun Programatik 14.730 euro jaso ditu, eta enpresa parte-hartzaileek finantzaketan lagundu dute. Attest ITC aholkularitza-enpresaren laguntza teknikoa kontratatu zen.

Erakunde, produktu edo zerbitzu batek era zuzen edo ez-zuzenean sortzen dituen berotegi-efektuko gasen (BEG) guztiko kopurua da karbono-aztarna.Beraz, BEGen inbentarioa da; CO2 tonaka neurtzen da eta Kiotoko Protokoloan jasotako sei gas motak (CO2, CH4, N2O, PFCs, HFCs eta SF6) kontuan hartzen ditu.

Karbono-aztarna kalkulatzeak helburu bikoitza dauka.Alde batetik, produktu edo erakunde bat sakon aztertzea, ingurumenari zein ekonomiari dagokienez hobetzeko puntu nagusiak identifikatzeko (oro har, energiaren eta lehengaien kontsumo murrizketa aurrezte ekonomikoari lotuta dago); eta, bestetik, erabiltzaileei erakunde edo produktuak aldaketa klimatikoan duen eragina jakinaraztea, erosketetarako eta kontratazio berderako irizpideak hartu ahal izan ditzaten eta erakundeak ingurumenarekin duen konpromisoa erakuts dezan.

 Informazio gehiagorako: http://www.ut21.org/noticias_mas-e.php?id=380

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo