Berriak | 2013-04-16

Arrankudiaga-Zolloko osoko bilkurak jasangarritasunerako Tokiko Agenda 21 berria onartu du aho batez

Arrankudiaga-Zolloko osoko bilkurak jasangarritasunerako Tokiko Agenda 21 berria onartu du aho batez

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Arrankudiaga-Zollok Tokiko Agenda 21eko 2013-2020 eperako Ekintza Plan berria onartu duela, apirilak 15an burutu den osoko bilkuran. Udal ordezkari guztiek aho batez onartu zuten Plana.

Tokiko Ekintza Plana, Tokiko Agenda 21en oinarrizko elementua da. Arrankudiaga-Zolloko udalerriak jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa da. Dokumentu berriak 8 urteko iraupena izango du, 2013-2020. Hamasei hilabetez lanean aritzearen emaitza da eta hilabete hauetan udalerriaren ingurumena eta gizartearen egoera batzen dituen diagnostikoa egin da. Gainera, udalerriko gizarte, ekonomia eta ingurumen arloko egoeraren erronkei erantzuteko, jasangarritasunarekiko konpromisoa eta estrategia batzen duen Plana definitu da, berau ildo estrategiko, programa eta ekintza ezberdinen bitartez jasoz.

Arrankudiaga-Zolloko Ekintza Planak 56 ekintza ditu guztira, hauek 25 programatan banaturik eta 7 ildo estrategikotan sailkaturik. Ingurumen, gizarte eta aspektu ekonomikoak modu orekatu batean lantzen dira. Plan hau diseinatzerakoan hainbat eragilek parte hartu dute: udal teknikariek, talde politiko ezberdinek eta herritarrek. Azken hauek parte-hartze foroak, on-line bidezko galdetegiak eta eskualde mailan egin den inkestak erabili dituzte ekarpenak egiteko.

Tokiko Ekintza Plana hemen ikus daiteke:

Laburpen gisa, aipatzekoa da Arrankudiaga-Zolloko ikuspegia (datozen urteotan nolako udalerria nahi den azaltzen duen adierazpen laburra):

2020. urtean Arrankudiaga herri euskaldun eta parte-hartzailea da, paisaia ederrekoa, bizitzeko eta bisitatzeko erakargarria eta gizarte kohesionatua eratzen duten herritarrez osatua.

Aurrekoa lortzeko, definitu diren 7 ildo estrategikoak:

1. Ildo estrategikoa. Iraunkortasun baloreetan oinarritutako informazio, sentsibilizazio eta komunikazio irispena sustatzen duen eta parte-hartzea errazten duen udal kudeaketa garatu

2. Ildo estrategikoa. Espazioaren erabilera balioak arriskuan jarri gabe bultzatuko duen hala lurraldearen nola naturaren ordenazio zein kudeaketa garatu

3. Ildo estrategikoa. Biztanleriaren beharrak asetuko dituen mugikortasun eraginkor, lehiakor, bidezko, osasungarri eta ziurra garatu

4. Ildo estrategikoa. Bizimodu arduratsuak sustatu eta ondasun natural komunen eta hondakinen erabilera eta kudeaketa egokia bultzatu

5. Ildo estrategikoa. Arriskua era arduratsuan kudeatu, ingurumen kalitatea hobetu eta klima aldaketaren borrokan aurrera egin

6. Ildo estrategikoa. Inguruarekin bat egiten duen eta tokiko enplegua bultzatzen duen  ekonomia dibertsifikatua eta lehiakorra garatu eta biztanleriaren ongizatea eta gizarteratzea bultzatu

7. Ildo estrategikoa. Euskararen ezagupena eta erabilera bultzatu,  eskaintza soziokultural anitza eta parte-hartzailea garatu eta informazio eta komunikazio teknologia berrien (IKT) erabilera sustatu

Gainera, Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio udalerrietako Diagnostiko eta Ekintza Planetik ateratako ondorioak kontutan hartuz, Eskualdeko Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana garatu da, honek Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren ekintza gidatuko du datozen urteotan.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Ondoan S.Coop – Haizea Ikerketa S.L. ABEE aholkularitza teknikoa kontratatu du lehiaketa publiko zabal bidez. Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo