Berriak | 2013-04-17

Etxebarri BHIko ikasleek landare exotiko inbaditzaileak kendu dituzte Ibaizabal ibaiaren bazterretatik

Etxebarri BHIko ikasleek landare exotiko inbaditzaileak kendu dituzte Ibaizabal ibaiaren bazterretatik

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du apirilaren 17an, landare exotiko inbaditzaileak kendu zirela Etxebarriko Nerbioi ibaiaren bazter-tarte batean. Bertan, Etxebarriko Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasle-talde batek hartu zuen parte.

“Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ibai eta erreketako biodibertsitatea hobetzeko eta ibaiertz degradatuen leheneratze ekologikorako proiektua, Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Ugao-Miraballesen, Urduñan, Zaratamon eta Zeberion” delakoaren barruan antolatutako beste ekimen bat izan da. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren diru-laguntza jaso du.

Oraingo honetan, DBHko bigarren mailako 41 ikasle joan ziren ibaiertzera, Etxebarriko Amezola parke parean, ordu eta erdiko bi txandatan. Han, ibaiaren balio naturalak ezagutu zituzten, espezie exotiko inbaditzaileei eta espezie horiek dituzten arriskuei buruzko informazioa jaso zuten, eta zein landare-espezie aurkitu zezaketen jakin ahal izan zuten.

Ondoren, eskularruak jantzita eta beharrezko tresnak hartuta, ibaiertzeko 202 metroko tartean aritu izan ziren lanean. Emaitza gisa, Fallopia Japonica espezie inbaditzailez betetako 10 edukiontzi erretiratu zituzten.

Ateratako aleak ernaberritu ez daitezen, landareak errotik erauzten dira, poltsa itxietan sartzen dira haziak sakabanatu ez daitezen, eta baimendutako bilketa-gune batera eramaten dira.

Amaitzean, ikasleek proiektuari buruzko informazio-triptiko bat jaso zuten, lagun eta senideek ere jakin zezaten zer egin eta ikasi zuten egun horretan.

 Erlazionatutako albistea: http://www.ut21.org/noticias_mas-e.php?id=386

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo