Berriak | 2013-04-25

Urduñak Tokiko Agenda 21eko 2013-2020 Ekintza Plana onartu du aho batez

Urduak Tokiko Agenda 21eko 2013-2020 Ekintza Plana onartu du aho batez

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Urduñak Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana berria onartu duela ostegunean, apirilak 25, burutu den osoko bilkuran.

Dokumentu berriak 8 urteko iraupena izango du, 2013-2020. Hemezortzi hilabetez lanean aritzearen emaitza da eta hilabete hauetan udalerriaren ingurumena eta gizartearen egoera batzen dituen diagnostikoa egin da. Gainera, udalerriko gizarte eta ingurumen arloko egoeraren erronkei erantzuteko, jasangarritasunarekiko konpromisoa eta estrategia batzen duen Plana definitu da, berau ildo estrategiko, programa eta ekintza ezberdinen bitartez jasoz.

Urduñako Ekintza Planak 89 ekintza ditu guztira, hauek 24 programatan banaturik eta 8 ildo estrategikotan sailkaturik. Ingurumen, gizarte eta aspektu ekonomikoak modu orekatu batean lantzen dira. Plan hau diseinatzerakoan hainbat eragilek parte hartu dute: udal arduradun tekniko eta politikoak eta herritarrek. Hauek herritarren parte-hartze foroak, mahai teknikoak, on-line bidezko galdetegiak eta eskualde mailan egin den inkesta erabili dituzte ekarpenak egiteko.

Tokiko Ekintza Plana hemen ikus daiteke:

Aipatzekoa da Urduñako ikuspegia (datozen urteotan nolako udalerria nahi den azaltzen duen adierazpen laburra) definitu izana:

2020an Urduñako Hiri Ekologikoa balio handiko ingurune naturala, ondare arkitektoniko aberatsa eta interesgarria eta errepide nahiz garraio publiko bidezko komunikazio ona izateaz ezaugarritzen da. Kultura, ondare, natur eta giza baliabideak errespetatu eta balioan jartzen jakin du betiere bere nortasuna errespetatuz eta eraikitako espazioaren kontserbazioa, hobekuntza eta erabilera eraginkorraren aldeko apustua eginaz. Alderdi guzti hauek Urduña EAE mailan hiri eredugarri bat izatea bultzatu dute.

Bertako eragileek duten espiritu ekintzailea eta egindako garapen apustua dela eta Lurralde Historiko mailan hiria jarduera ekonomikoekiko erakargarri bihurtu da.  Hiriak nekazaritza eta elikadura aldetik sektore lehiakorra du, industri sektoreak aberastasuna eta enplegua sortzen du, espezializatua eta gertukoa den merkataritzak turismorako erakargarri eta herri-gune historikoko erakusleiho moduan jokatzen du eta landa eta kultura aldeko turismo sektorea aurkitzen da bertan.

Urduñako garapen sozialak herriko talde ezberdinen beharrak asetzen ditu. Parte-hartzeko egitura egonkorrak daude non batetik komunitate kontzientzia eta bestetik  ingurumen aldetik oso sentsibilizatua dagoen eta Urduñakoa izatearen sentimendu sendoa duten herritarren parte-hartzea errazten den. Guzti honek herritarrak bertako bizitzan aktiboki sartuak egotea laguntzen du.

Laburbilduz, Urduñako biztanleek hirian bertan kalitate onarekin bizi, garatu eta lan egiteko leku aproposa  aurkitzen dute.

8 ildo estrategikoak honakoak dira:

“Gobernu arloko gaietan: komunikazioa, sentsibilizazioa, barne koordinazioa eta partaidetzan”:

1. Lerro Estrategikoa. Iraunkortasun baloreetan oinarritutako informazio, sentsibilizazio eta komunikazio irispena sustatzen duen eta parte-hartzea errazten duen udal kudealeta garatu

“Lurralde arloko gaietan: hiri-garapen, biodibertsitate eta mugikortasunean” bi ildo estrategiko ezarri dira:

2. Lerro Estrategikoa. Espazioaren erabilera balioak arriskuan jarri gabe bultzatuko duen hala lurraldearen nola naturaren ordenazio zein kudeaketa garatu

3. Lerro Estrategikoa. Biztanleriaren beharrako asetuko dituen mugikortasun eraginkor, lehiakor, bidezko, osasungarri eta ziurra garatu

“Guztiona diren ondasun naturalen arloko gaietan: uraren eta energiaren erabilera eraginkor, hondakinen kudeaketa eta ingurumen kalitatean” bi ildo estrategiko ezarri dira:

4. Lerro Estrategikoa. Bizimodu arduratsuak sustatu eta ondasun natural komunen eta hondakinen erabilera eta kudeaketa egokia bultzatu

5. Lerro Estrategikoa. Arriskua era arduratsuan kudeatu, ingurumen kalitatea hobetu eta klima aldaketaren borrokan aurrera egin

“Garapen sozial eta ekonomikoari dagokien gaietan: ekonomia eta enplegua, ongizatea, kultura, kirola eta aisian” hiru ildo estrategiko ezarri dira:

6. Lerro Estrategikoa. Sare lana indartuz inguruarekin bat egiten duen eta tokiko enplegua bultzatzen duen ekonomia dibertsifikatua eta lehiakorra garatu

7. Lerro Estrategikoa. Biztanleriaren ongizatea, gizarteratzea eta osasuna bultzatzea

8. Lerro Estrategikoa. Euskararen ezagupena eta erabilera bultzatu eta eskaintza soziokultura anitza eta parte-hartzailea garatu

Gainera, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio udalerrietako Diagnostiko eta Ekintza Planetik ateratako ondorioak kontutan hartuz, Eskualdeko Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana garatu da, honek Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren gidatuko du datorren urteotan.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Ondoan S.Coop – Haizea Ikerketa S.L. ABEE aholkularitza teknikoa kontratatu du lehiaketa publiko zabal bidez. Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo