Berriak | 2013-04-25

Zeberioko osoko bilkurak aho batez onartu du Tokiko Agenda 21 Plana 2013-2020 eperako

Zeberioko osoko bilkurak aho batez onartu du Tokiko Agenda 21 Plana 2013-2020 eperako

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Zeberiok Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana berria onartu duela apirilak 25an, burutu den osoko bilkuran. Udal ordezkari guztiek aho batez onartu zuten Plana

Tokiko Ekintza Plana, Tokiko Agenda 21en oinarrizko elementua da. Zeberioko udalerriak jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa da. Dokumentu berriak 8 urteko iraupena izango du, 2013-2020. Hemezortzi hilabetez lanean aritzearen emaitza da eta hilabete hauetan udalerriaren ingurumena eta gizartearen egoera batzen dituen diagnostikoa egin da. Gainera, udalerriko gizarte, ekonomia eta ingurumen arloko egoeraren erronkei erantzuteko, jasangarritasunarekiko konpromisoa eta estrategia batzen duen Plana definitu da, berau ildo estrategiko, programa eta ekintza ezberdinen bitartez jasoz.

Zeberioko Ekintza Planak 84 ekintza ditu guztira, hauek 28 programatan banaturik eta 7 ildo estrategikotan sailkaturik. Ingurumen, gizarte eta aspektu ekonomikoak modu orekatu batean lantzen dira. Plan hau diseinatzerakoan hainbat eragilek parte hartu dute: udal teknikariek, talde politiko ezberdinek eta herritarrek. Azken hauek parte-hartze foroak, on-line bidezko galdetegiak eta eskualde mailan egin den inkestak erabili dituzte ekarpenak egiteko.

Tokiko Ekintza Plana hemen ikus daiteke:

Laburpen gisa, aipatzekoa da Zeberioko ikuspegia (datozen urteotan nolako udalerria nahi den azaltzen duen adierazpen laburra):

2020. urtean Zeberio elkartasunezko herri partehartzailea da, bere ondarea gorde eta zaindu duena, euskaraz bizi den biztanleria eta bere auzoetan bizitza indartsua duena eta biztanleriaren beharrak asetzen dituen ongizatearen garapena lortu duena.

Planak 27 xede kuantitatibo zehazten ditu (2020an Tokiko Ekintza Plana amaitzean lortuko diren helburu kuantitatiboak). Xede hauek hurrengo helburuei loturik daude:

Aurrekoa lortzeko, definitu diren 7 ildo estrategikoak:

1. Ildo estrategikoa. Iraunkortasun baloreetan oinarritutako informazio,  sentsibilizazio eta komunikazio irispena sustatzen duen eta parte-hartzea errazten duen udal kudeaketa garatu

2. Ildo estrategikoa. Espazioaren erabilera balioak arriskuan jarri gabe bultzatuko duen  hala lurraldearen nola naturaren ordenazio zein kudeaketa garatu   

3. Ildo estrategikoa. Biztanleriaren beharrak asetuko dituen mugikortasun eraginkor, lehiakor, bidezko,  osasungarri eta ziurra garatu   

4. Ildo estrategikoa. Bizimodu arduratsuak sustatu eta ondasun natural komunen eta hondakinen erabilera eta kudeaketa egokia bultzatu   

5. Ildo estrategikoa. Arriskua era arduratsuan kudeatu, ingurumen kalitatea hobetu eta klima aldaketaren borrokan aurrera egin     

6. Ildo estrategikoa. Inguruarekin bat egiten duen eta tokiko enplegua bultzatzen duen  ekonomia dibertsifikatua eta lehiakorra garatu eta biztanleriaren ongizatea eta gizarteratzea bultzatu 

7. Ildo estrategikoa. Euskararen ezagupena eta erabilera bultzatu,  eskaintza soziokultural anitza eta parte-hartzailea garatu eta informazio eta komunikazio teknologia berrien (IKT) erabilera sustatu 

Gainera, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio udalerrietako Diagnostiko eta Ekintza Planetik ateratako ondorioak kontutan hartuz, Eskualdeko Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana garatu da, honek Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren ekintza gidatuko du datozen urteotan.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Ondoan S.Coop – Haizea Ikerketa S.L. ABEE aholkularitza teknikoa kontratatu du lehiaketa publiko zabal bidez. Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez.



 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo