Berriak | 2013-04-29

Arrankudiaga-Zollon, Nerbioi ibaiko ibaiertzeko flora exotiko inbaditzailea ezabapen jardunaldia

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du, datorren maiatzaren 4an, larunbatean, flora exotiko inbaditzailea ezabatzeko jardunaldia egingo dela Arrankudiaga-Zollon.

Hain zuzen ere, Nerbioi ibaiaren ibaiertzaren zati batean, besteak beste, Artemisia verlotiorum, Cortaderia Selloana, Arundo donax edoBudeja davidii izeneko flora exotiko inbaditzaileko espezieak kenduko dira, Arrankudiaga-Zollo inguruan.Jarduera horren bitartez, tokiko espezieak berez haztea ahalbidetuko da, biodibertsitatearen eta haltza, sahatsa edo intsusa bezalako bertoko ibaiertzeko espezieen galera etengo da, eta paisaia naturalagoa eta faunarentzat babesgarriagoa sortuko da.Halaber, ingurua garbitu eta zabor bilketa egingo da.

Aipatutako espezieak desagerrarazten hasi aurretik, aholkularitza teknikoak jardueraren ezaugarrien eta metodologiaren gaineko sarrerako azalpena eskainiko du, eta esku hartuko den inguruaren balioak eta espezie inbaditzaileen arriskuak argituko ditu.3 orduko iraupena izatea aurreikusi da.Informazio eta sentsibilizazio kartel bat jarriko da.

Jarduera "Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ibai eta erreketako ertz degradatuak ekologikoki leheneratzea eta biodibertsitatea hobetzeko ekintzak, honako udalerrietan: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio” izeneko proiektuaren barruan sartzen da.

Ibaiertzetan jendearen partaidetzarekin eta deialdi irekiz egiten den bigarren jardunaldia da.Lehenengoa Urduñan egin zen, martxoaren 16an, eta egun hartan bertako ibaiertzeko 85 zuhaitz eta zuhaixka landatu ziren eta 100 kg zabor kendu ziren; ekitaldian 40 boluntariok hartu zuten parte.Halaber, antzeko jarduerak antolatu dira zenbait ikastetxerekin, Ugao-Miraballes, Arrigorriaga eta Etxebarrin, martxoaren 5ean eta 12an eta apirilaren 17an, hurrenez hurren.

Arrankudiagako hitzordua maiatzaren 4an, larunbatean, izango da, goizeko 09:30ean, Arbide auzoan, Reinoxmetal enpresaren aurrean. Modu boluntarioan laguntzeko interesa duen pertsona orok har dezake parte. Jarduera hau egiteko, arropa eta oinetako egokiekin joan behar da.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren diru-laguntza jaso du.

Informazio gehiagorako:http://www.ut21.org/noticias_mas-c.php?id=386; udaltalde21@ut21.org edo 94 671 26 99

 

 

  

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo