Berriak | 2013-04-25

Zaratamok Tokiko Agenda 21eko Plan berria onartu du 2013-2020 eperako

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Zaratamok Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plan berria onartu duela, apirilak 25an burutu den osoko bilkuran.

Tokiko Ekintza Plana, Tokiko Agenda 21en oinarrizko elementua da. Zaratamoko udalerriak jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa da. Ekintzak gauzatuz udalerriko eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ingurumen, gizarte eta ekonomia arloko erronkei erantzutea da bere helburua.

Hemezortzi hilabetez lanean aritzearen emaitza da. Planaren iraunaldia 8 urtekoa da eta bere helburuak ondorengoak dira: udalak tokiko jasangarritasunaren alde lan egiten jarraitzeko bere gain hartu duen konpromisoari erantzutea; biztanleria erabakitze-prozesuetan barneratu eta kultura parte-hartzailea handitzea; planifikaziorako tresna izatea etorkizuneko ekintzak modu ordenatuan programatzeko; diseinua egin ostean, kudeaketarako eta ebaluaketarako tresna izatea, urteroko aurrekontuei lotuz; udalaz gaindiko finantzaketa iturriak jasotzea erraztea.

Zaratamoko Ekintza Planak 74 ekintza ditu guztira, hauek 26 programatan banaturik eta 7 ildo estrategikotan sailkaturik. Ingurumen, gizarte eta aspektu ekonomikoak modu orekatu batean lantzen dira. Plan hau diseinatzerakoan hainbat eragilek parte hartu dute: herritarrek, parte-hartze foroak, on-line bidezko galdetegiak eta eskualde mailan egin den inkestak erabiliz eta udal teknikariek eta talde politiko ezberdinek ere .

Laburpen gisa, aipatzekoa da Zaratamoko ikuspegia (datozen urteotan nolako udalerria nahi den azaltzen duen adierazpen laburra):

2020an Zaratamo gizarte, kultur eta ingurumen arloetan erreferentea den udalerria da, ingurumenarekin errespetuz jokatzen eta euskararen presentzia nabarmena duena, herri aldi berean lasaia eta bizia, gizarte solidario eta parte hartzailea baitaratzen duena.

Planak 23 xede kuantitatibo zehazten ditu (2020an Tokiko Ekintza Plana amaitzean lortuko diren helburu kuantitatiboak). Xede hauek hurrengo helburuei loturik daude:

Lortzeko ondoren agertzen diren ildo estrategikoak ezarri dira:

1. Ildo estrategikoa. Iraunkortasun baloreetan oinarritutako informazio, sentsibilizazio eta komunikazio irispena sustatzen duen eta parte-hartzea errazten duen udal kudeaketa garatu 

2. Ildo estrategikoa. Espazioaren erabilera balioak arriskuan jarri gabe bultzatuko duen hala lurraldearen nola naturaren ordenazio zein kudeaketa garatu 

3. Ildo estrategikoa. Biztanleriaren beharrak asetuko dituen mugikortasun eraginkor, lehiakor, bidezko,  osasungarri eta ziurra garatu 

4. Ildo estrategikoa. Bizimodu arduratsuak sustatu eta ondasun natural komunen eta hondakinen erabilera eta kudeaketa egokia bultzatu 

5. Ildo estrategikoa. Arriskua era arduratsuan kudeatu, ingurumen kalitatea hobetu eta klima aldaketaren borrokan aurrera egin   

6. Ildo estrategikoa. Inguruarekin bat egiten duen eta tokiko enplegua bultzatzen duen  ekonomia dibertsifikatua eta lehiakorra garatu eta biztanleriaren ongizatea eta gizarteratzea bultzatu

7. Ildo estrategikoa. Euskararen ezagupena eta erabilera bultzatu,  eskaintza soziokultural anitza eta parte-hartzailea garatu eta informazio eta komunikazio teknologia berrien (ikt) erabilera sustatu

Gainera, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes,Urduña, Zaratamo eta Zeberio udalerrietako Diagnostiko eta Ekintza Planetik ateratako ondorioak kontutan hartuz, Eskualdeko Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana garatu da, honek Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren ekintza gidatuko du datozen urteotan.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Ondoan S.Coop – Haizea Ikerketa S.L. ABEE aholkularitza teknikoa kontratatu du lehiaketa publiko zabal bidez. Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez.

Diagnostikoaren laburpena hemen ikus daiteke.

Tokiko Ekintza Plana hemen ikus daiteke. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo