Berriak | 2013-05-01

Ugao-Miraballesko Udalak jasangarritasunerako Tokiko Agenda 21 berria onartu du osoko bilkuran

Ugao-Miraballesko Udalak jasangarritasunerako Tokiko Agenda 21 berria onartu du osoko bilkuran

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Ugao-Miraballesko Udalak Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plan berria onartu duela atzo, apirilak 30ean, burutu den osoko bilkuran.

Tokiko Ekintza Plana, Tokiko Agenda 21en oinarrizko elementua da. Ugao-Miraballesko udalerriak jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa da. Ekintzak gauzatuz udalerriko eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ingurumen, gizarte eta ekonomia arloko erronkei erantzutea da bere helburua.

Hemezortzi hilabetez lanean aritzearen emaitza da. Planaren iraunaldia 8 urtekoa da eta bere helburuak ondorengoak dira: udalak tokiko jasangarritasunaren alde lan egiten jarraitzeko bere gain hartu duen konpromisoari erantzutea; biztanleria erabakitze-prozesuetan barneratu eta kultura parte-hartzailea handitzea; planifikaziorako tresna izatea etorkizuneko ekintzak modu ordenatuan programatzeko; diseinua egin ostean, kudeaketarako eta ebaluaketarako tresna izatea, urteroko aurrekontuei lotuz; eta azkenik, udalaz gaindiko finantzaketa iturriak jasotzea erraztea.

Ugao-Miraballesko Ekintza Planak 72 ekintza ditu guztira, hauek 20 programatan banaturik eta 7 ildo estrategikotan sailkaturik. Ingurumen, gizarte eta aspektu ekonomikoak modu orekatu batean lantzen dira. Plan hau diseinatzerakoan hainbat eragilek parte hartu dute: udal teknikari eta talde politiko ezberdinak eta herritarrek: parte-hartze foroak, on-line bidezko galdetegiak eta eskualde mailako inkestaren bidez.

Laburpen gisa, aipatzekoa da Ugao-Miraballesko ikuspegia (datozen urteotan nolako udalerria nahi den azaltzen duen adierazpen laburra):

“2020 urtean, Ugao-Miraballes urbanistikoki kohesionatuagoa eta garraio publiko bidez ingurunearekin eta Bizkaiko hiriburuarekin oso ongi komunikatua dagoen udalerria da. Oinez eta bizikletaz mugitzeko aukera asko eskaintzen ditu ibaiaren inguruan dituen oinezko eta bizikletentzako ibilbideen bitartez eta beste udalerriekin duen loturaren bitartez.

Bizitzeko herri lasaia eta segurua da, bertako haurrak aske jolas egin eta dibertitzen dira.

Ugaoko biztanleriaren izaera aktiboa elkarteek duten funtsezko papereanislatzen da, hauek dira herri-bizia dinamizatzen dutenak hein handi batean. Zabala eta anitza da kultura, kirola eta aisialdiko ekintzen antolaketan parte-hartzen duten pertsonen profila, hori dela eta antolatzen diren ekintzetan giza erantzun maila altua bermatzen da.

Ugao-Miraballesek biztanleriari eskainitako zerbitzuetan kalitatea eskaintzen du, merkataritza dinamikoa eta gertukoa du eta kirol eta kultura ekipamenduek biztanleriaren eskaria asetzen dute. Guzti honi herrian dagoen hezkuntza eskaintza gehitzen badiogu, Ugao-Miraballes inguruko landa herrientzako erreferente bat bihurtu dela ondorioztatu dezakegu.”

Hua dena lortzeko ondoren agertzen diren ildo estrategikoak ezarri dira:

1. Ildo estrategikoa. Iraunkortasun baloreetan oinarritutako informazio, sentsibilizazio eta komunikazio irispena sustatzen duen eta parte-hartzea errazten duen udal kudeaketa garatu

2. Ildo estrategikoa. Espazioaren erabilera balioak arriskuan jarri gabe bultzatuko duen hala lurraldearen nola naturaren ordenazio zein kudeaketa garatu

3. Ildo estrategikoa. Biztanleriaren beharrak asetuko dituen mugikortasun eraginkor, lehiakor, bidezko, osasungarri eta ziurra garatu

4. Ildo estrategikoa. Bizimodu arduratsuak sustatu eta ondasun natural komunen eta hondakinen erabilera eta kudeaketa egokia bultzatu

5. Ildo estrategikoa. Arriskua era arduratsuan kudeatu, ingurumen kalitatea hobetu eta klima aldaketaren borrokan aurrera egin

6. Ildo estrategikoa. Sare lana indartuz inguruarekin bat egiten duen eta tokiko enplegua bultzatzen duen ekonomia dibertsifikatua eta lehiakorra garatu eta biztanleriaren ongizatea, barneratzea eta osasuna bermatu

7. Ildo estrategikoa. Euskararen ezagupena eta erabilera bultzatu eta eskaintza soziokultural anitza eta parte-hartzailea garatu

Gainera, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes,Urduña, Zaratamo eta Zeberio udalerrietako Diagnostiko eta Ekintza Planetik ateratako ondorioak kontutan hartuz, Eskualdeko Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana garatu da, honek Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren ekintza gidatuko du datozen urteotan.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Ondoan S.Coop – Haizea Ikerketa S.L. ABEE aholkularitza teknikoa kontratatu du lehiaketa publiko zabal bidez. Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez.

Diagnostikoaren laburpena hemen ikus daiteke.

Tokiko Ekintza Plana hemen ikus daiteke.

Elkarlotutako albistea: http://www.ut21.org/noticias_mas-e.php?id=406

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo