Berriak | 2013-05-29

Arrigorriagak jasangarritasunerako Tokiko Agenda 21 berria onartu du 2013-2020 aldirako

Arrigorriagak jasangarritasunerako Tokiko Agenda 21 berria onartu du 2013-2020 aldirako

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Arrigorriagako Udalak Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana berria onartu duela maiatzaren 29an, burutu den osoko bilkuran.

Dokumentu berriak 8 urteko iraupena izango du, 2012-2020. Hamazortzi hilabetez lanean aritzearen emaitza da eta hilabete hauetan udalerriaren ingurumena eta gizartearen egoera batzen dituen diagnostikoa egin da. Gainera, udalerriko gizarte eta ingurumen arloko egoeraren erronkei erantzuteko, jasangarritasunarekiko konpromisoa eta estrategia batzen duen Plana definitu da, berau ildo estrategiko, programa eta ekintza ezberdinen bitartez jasoz.

Arrigorriagako Ekintza Planak 63 ekintza ditu guztira, hauek 21 programatan banaturik eta 8 ildo estrategikotan sailkaturik. Ingurumen, gizarte eta aspektu ekonomikoak modu orekatu batean lantzen dira. Plan hau diseinatzerakoan hainbat eragilek parte hartu dute: udaleko sail teknikoak, talde politikoak, eta herritarrak orokorrean.

Aipatzekoa da Arrigorriagako ikuspegia (datozen urteotan nolako udalerria nahi den azaltzen duen adierazpen laburra) definitu izana:

“Arrigorriagako biztanleriak 2020. urtean bere beharrizanak asetuta ditu, bere tokiko ekonomia aberats eta anitzean oinarriturik, gizarte garapen maila altu batekin eta kalitatezko hiri inguru eta naturalarekin.”

Horrentarako, ondorengo zortzi ildo estrategikoak definitu dira:

“Gobernu arloko gaietan: komunikazioa, sentsibilizazioa, barne koordinazioa eta partaidetzan” ildo estrategiko bakarra ezarri da.

1. Ildoa. Iraunkortasun baloreetan oinarritutako informazio, sentsibilizazio eta komunikazio irispena sustatzen duen eta parte-hartzea errazten duen udal kudeaketa garatu

“Lurralde arloko gaietan: hiri-garapen, biodibertsitate eta mugikortasunean” bi ildo estrategiko ezarri dira:

2. Ildoa.Espazioaren erabilera balioak arriskuan jarri gabe bultzatuko duen hala lurraldearen nola naturaren ordenazio zein kudeaketa garatu.

3. Ildoa. Biztanleriaren beharrak asetuko dituen mugikortasun eraginkor, lehiakor, bidezko, osasungarri eta ziurra garatu.

“Guztiona diren ondasun naturalen arloko gaietan: uraren eta energiaren erabilera eraginkor, hondakinen kudeaketa eta ingurumen kalitatean” bi ildo estrategiko ezarri dira:

4. Ildoa. Bizimodu arduratsuak sustatu eta ondasun natural komunen eta hondakinen erabilera eta kudeaketa egokia bultzatu.

5. Ildoa. Arriskua era arduratsuan kudeatu, ingurumen kalitatea hobetu eta klima aldaketaren borrokan aurrera egin.

“Garapen sozial eta ekonomikoari dagokien gaietan: ekonomia eta enplegua, ongizatea, kultura, kirola eta aisian” hiru ildo estrategiko ezarri dira:

6. Ildoa. Sare lana indartuz inguruarekin bat egiten duen eta tokiko enplegua bultzatzen duen ekonomia dibertsifikatua eta lehiakorra garatu eta herritarren ongizatea eta barneratzea bultzatu.

7. Ildoa. Pertsona ororen ongizate, gizarteratzea eta osasuna sustatzea.

8. Ildoa.Kultura, aisialdia eta kirol eskaintza anitza eta parte-hartzailea garatu.

Gainera, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio udalerrietako Diagnostiko eta Ekintza Planetik ateratako ondorioak kontutan hartuz, Eskualdeko Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana garatu da, honek Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren ekintza gidatuko du datozen urteotan.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Ondoan S.Coop – Haizea Ikerketa S.L. ABEE aholkularitza teknikoa kontratatu du lehiaketa publiko zabal bidez. Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez.

Diagnostikoaren laburpena hemen ikus daiteke.

Tokiko Ekintza Plana hemen ikus daiteke.

  

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo