Berriak | 2013-05-31

Etxebarriko “Kukubus” izeneko Eskola Bidea martxan da

Etxebarriko Kukubus izeneko Eskola Bidea martxan da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du, datorren astelehenean, ekainaren 3an, Etxebarriko CEIP Kukullagarako oinez busaren proiektu pilotua martxan jarriko dela. Ekaineko lehen aste horretan, eskolara joateko mugikortasun jasangarri, autonomo eta segurua bermatzen duen eredu berri hau frogatu eta ebaluatuko da.

Azken asteotan, guraso talde boluntario batek, seguruak diren oinezkoentzako ibilbide batzuk zehaztu dituzte, pilotutzan zehar edo ondoren ibilbide hauek beste gune batzuetara zabaltzeko aukerarekin. Ibilbide hauek bi linea nagusitan banatu dira, adar batzuekin ere: lehena San Antonion hasten da eta bigarrena San Estebanen. Bi linea honetako hainbat puntu ezberdinetan umeak batzeko geltokiak daude.

Ibilibidearen tarte bakoitzean bi guraso boluntariok gidatuko dute oinez busa, aurrean eta atzean joango direlarik. Boluntarioek txaleko reflektantea eramango dute nortzuk diren jakiteko eta Kukubusaren hurrengo geltokietan egongo dira:

1. Línea. San Antonio - Kukullaga Eskola.

(a) “La Cabaña” (8:45) => Kultur Etxea (8:50) => Maribi Iturbe, 6 (aurrean) (8:55) => CEIP Kukullaga

(b) Jubilatuen patioa (8:45) => Kultur Etxea (8:50) => Maribi Iturbe, 6 (aurrean) (8:55) => CEIP Kukullaga

2. Linea. San Esteban - Kukullaga Eskola

(a) Mack (8:35) => Udala (8:40) => Euskotren (8:45) => CEIP Kukullaga

(b) Araña, (Eusebio Arzelai plaza) (8:35) => Udala (8:40) => Euskotren (8:45) => CEIP Kukullaga

Eskola bidea eskolara egiten diren joan-etorriak modu iraunkor, autonomo eta seguru baten egitea bultzatzen duen prozesu parte-hartzaile bat da, motordun ibilgailuak murriztuz eta oinezkoentzako espazioak bermatzen dituen udalerri bat eraikiz. Honek, eragile guztien konpromisoa suposatzen du: Udala, elkarte eta erakundeak, eta bereziki: guraso, ikasle eta ikastetxeak (irakasle eta gainontzekoak). 

Eskola Bidea Nerbioi-Ibaizabaleko lau udalerritako lehen hezkuntzako zortzi ikastetxetan jarriko da martxan:  Etxebarriko Kukullaga HLHI, Arrakudiaga HLHI, Ugao HLHI eta Galdakaoko Aperribai HLHI, Gandasegi HLHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Unkina HLHI eta Urreta HLHI.

Proiektu honek Energiaren Euskal Erakundearen Garraio eta Mugikortasun Eraginkorreko Programa barneko diru-laguntza jaso du. Honen bidez, garraioan eta mugikortasunean energia kontsumoa murriztea bultzatzen da, “Jarduera-zentroetarako garraio-planekin loturiko proiektu pilotuak” lerroan eraginkorragoak diren garraio moduetara bideratutako proiektuetan inbertsioak eginez.

Ibilbidea ikusteko sakatu hemen.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo