Berriak | 2013-06-03

Gogobetetasuna Kukullagako oinez busaren lehen egunean Etxebarrin, 40 neska-mutikoren parte-hartzearekin

Gogobetetasuna Kukullagako oinez busaren lehen egunean Etxebarrin, 40 neska-mutikoren parte-hartzearekin

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Etxebarriko Kukullaga HLHIrako oinez busaren proba pilotuaren lehenengo eguna behar bezala garatu dela. 40 neska-mutiko inguruk hartu dute parte “Kukubus” delakoan, txaleko batekin identifikatutako gurasoen talde boluntario batek lagunduta eta gidatuta; izan ere, hurrenez hurren, San Antonion eta San Estebanen abiapuntua izan duten bi ibilbideetan antolatutako bi taldeen aurrean eta atzean irten dira gurasoak.

Proba pilotu hau ekaineko lehen aste osoan egingo da, eta espero da datozen egunetan neska-mutiko gehiagok parte hartzea; era berean, geraleku kopurua handitzea ere espero da, gaur ekimenaren berri zuzenean izan duten beste ikasle eta guraso batzuengan sortutako ikusmina aintzat hartuta.

 

Informazio gehiagorako:http://www.ut21.org/noticias_mas-c.php?id=370

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo