Berriak | 2013-06-13

Urduñako Eskolako Agenda 21en urteko foroa bildu da

Urduako Eskolako Agenda 21en urteko foroa bildu da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi du Urduñako Eskolako Agenda 21en foroaren ikasturte amaierako saioa egin zela ekainaren 13an, ostegunean, Udaletxeko bilera-aretoan, elikadura jasangarria gai nagusitzat hartuta.

Ekitaldian, Udalaren ordezkari gisa, Carlos Arranz Alkateak eta arkitekto teknikoak hartu zuten parte. Urduña HLHIren aldetik, hamar ikaslek osatutako taldea eta proiektuaren irakasle arduraduna bertaratu ziren.

Topaketan, proiektu horren baitan egindako jarduera berriak aurkeztu zituzten ikasleek: negutegiko lanak, bazkari osasungarriak eta frutaren eguna, paper kontsumoaren murrizketa eta kontsumo-kontrola, irteerak baserri-eskoletara, udalaren lursail batean artoa landatzea hurrengo ikasturtean Gabonetan taloa egiteko, eta tokiko haziak erabiltzearen garrantziari buruzko antzerkiak, besteak beste. Etorkizunetik zetozela ematen zuen bi pertsonaren bisita ere jaso zutela azaldu zuten, eta horiek planeta salbatzeko misioa eman zieten.

Amaitu aurretik, datorren ikasturterako hartuko dituzten konpromisoak zein diren azaldu zuten: paper eta energia kontsumoan aurrezten jarraitzea, hondakinak birziklatzen jarraitzea, bazkari osasungarriak kontsumitzea, eta negutegiko landare eta haziak zaintzea. Aukera aprobetxatu zuten Udalari eskola jantokiaren alde lan egiten jarraitzea eskatzeko eta negutegirako plastiko berri bat eskatzeko.

Alkateak eskariak jaso zituen, eta Urduña HLHIk 2012-2013 ikasturtean egindako lan guztiagatik eskerrak eman zituen. Amaitzeko, Udalak arkatz bana oparitu zien bertaratutako guztiei.

Urteroko foro honen helburua da hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea eta lankidetza indartzea tokiko garapen jasangarrian. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo