Berriak | 2013-06-20

Etxebarrin egin da Eskolako Agenda 21en foroa

Etxebarrin egin da Eskolako Agenda 21en foroa

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du ekainaren 18an, asteartean, Eskolako Agenda 21en foroa egin zela Etxebarriko Udaletxeko bilera-aretoan. Ekitaldiak amaiera eman zion 2012-2013 ikasturteko egitarauari; hain zuzen ere, aztarna ekologikoa izan du ardatz egitarauak. Ekitaldian Etxebarriko alkateorde Miguel Ángel Herrerok eta Etxebarri BHIko 44 ikaslek eta zenbait irakaslek hartu dute parte.

Ikasleek aurten gauzatutako jarduerak aurkeztu dituzte; horien artean, hurrengoak dira aipatzekoak: aztarna ekologikoaren gaineko informazio-jardunaldiak, Zientziaren museora egindako bisita, elikadura osasuntsuari buruzko hitzaldia, erreka bazterretik landare inbaditzaileak kentzeko jardunaldia, Zugaztietako Peñas Negrasera egindako irteera, Udaletxera eta Alkateari egindako bisita, eta “Txoko Berdea” izenekoa prestatzea, non ikasturtean landutakori buruzko informazioa kontsulta daitekeen.

 

Azkenik, datorren ikasturterako hartutako konpromisoak zeintzuk diren azaldu dute: ingurumena ez kaltetzen lanean jarraitzea, jendeari Eskola Agenda 21en proiektuaren erabilgarritasunari buruz informatzea, eskolan orain arte ikasitakoarekin jarraitzea eta beste leku batzuetan aplikatzea, udalerrian dauden aldaketa positiboekin jarraitzea, hondakinak berrerabiltzen eta birziklatzen jarraitzea, baliabide naturalak modu arduratsuan eta eraginkorrean baliatzea eta, azkenik, haien aztarna ekologikoa murriztea. 

 

Halaber, hainbat proposamen planteatu zizkioten Udalari: auzoko dendak eta bertako edo hurbileko produktuen kontsumoa sustatzea, kaleetan hondakinentzako edukiontzi gehiago jartzea eta sarriago hustea, tresna elektronikoen hondakinak biltzeko erraztasunak jartzea, LED bonbillen erabilera areagotzea, segurtasuna handitzea, kale guztiak argiztatuta daudela bermatuz, iturri gehiago jartzea eta horien erabilpena kontrolatzea, birziklatzen duten herritarrak saritzea, bidegorriak egitea eta Begiratokiak hesitzea, baloiak galdu ez daitezen.

Alkateordeak eskariak hartu zituen eta eskerrak eman zituen Etxebarri BHIk 2012-2013 ikasturtean Eskolako Agenda 21en barruan egindako lan guztiagatik.

Urteroko foro honen helburua da hezkuntza-komunitatearen partaidetza eta lankidetza indartzea, tokiko garapen jasangarriari dagokionez. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo