Berriak | 2013-06-27

Arakaldok Tokiko Agenda 21eko Plan berria aho batez onartu du 2013-2020 eperako

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Zaratamok Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plan berria onartu duela, ekainak 27an burutu den osoko bilkuran.

Tokiko Ekintza Plana, Tokiko Agenda 21en oinarrizko elementua da. Arakaldoko udalerriak jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa da. Ekintzak gauzatuz udalerriko eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ingurumen, gizarte eta ekonomia arloko erronkei erantzutea da bere helburua.

Planaren iraunaldia 8 urtekoa da eta bere helburuak ondorengoak dira: udalak tokiko jasangarritasunaren alde lan egiten jarraitzeko bere gain hartu duen konpromisoari erantzutea; biztanleria erabakitze-prozesuetan barneratu eta kultura parte-hartzailea handitzea; planifikaziorako tresna izatea etorkizuneko ekintzak modu ordenatuan programatzeko; diseinua egin ostean, kudeaketarako eta ebaluaketarako tresna izatea, urteroko aurrekontuei lotuz; udalaz gaindiko finantzaketa iturriak jasotzea erraztea.

Arakaldoko Ekintza Planak 59 ekintza ditu guztira, hauek 23 programatan banaturik eta 6 ildo estrategikotan sailkaturik. Ingurumen, gizarte eta aspektu ekonomikoak modu orekatu batean lantzen dira. Plan hau diseinatzerakoan hainbat eragilek parte hartu dute: herritarrek, parte-hartze foroak, on-line bidezko galdetegiak eta eskualde mailan egin den inkestak erabiliz eta udal teknikariek eta talde politiko ezberdinek ere .

Laburpen gisa, aipatzekoa da Arakaldoko ikuspegia (datozen urteotan nolako udalerria nahi den azaltzen duen adierazpen laburra):

Arakaldo 2020an udalerri ekologiko, atsegin eta familiartekoa da, euskararen presentzia nabarmena eta geografi aldetik irisgarritasun ona duena eta bere biztanleen artean dagoen komunikazio eta elkar laguntza aukerakoari esker aurrera egiten duena.

Lortzeko ondoren agertzen diren ildo estrategikoak ezarri dira:

1. Ildo estrategikoa. Iraunkortasun baloreetan oinarritutako informazio, sentsibilizazio eta komunikazio irispena sustatzen duen eta parte-hartzea errazten duen udal kudeaketa garatu.

2. Ildo estrategikoa. Espazioaren erabilera balioak arriskuan jarri gabe bultzatuko duen hala lurraldearen nola naturaren ordenazio zein kudeaketa garatu.

3. Ildo estrategikoa. Biztanleriaren beharrak asetuko dituen mugikortasun eraginkor, lehiakor, bidezko, osasungarri eta ziurra garatu.

4. Ildo estrategikoa. Bizimodu arduratsuak sustatu eta ondasun natural komunen eta hondakinen erabilera eta kudeaketa egokia bultzatu, arriskua era arduratsuan kudeatu, ingurumen kalitatea hobetu eta klima aldaketaren borrokan aurrera egin.

5. Ildo estrategikoa. Inguruarekin bat egiten duen eta tokiko enplegua bultzatzen duen ekonomia dibertsifikatua eta lehiakorra garatu eta biztanleriaren ongizatea eta gizarteratzea bultzatu.

6. Ildo estrategikoa. Euskararen ezagupena eta erabilera bultzatu,  eskaintza soziokultural anitza eta parte-hartzailea garatu eta informazio eta komunikazio teknologia berrien (IKT) erabilera sustatu.

Gainera, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes,Urduña, Zaratamo eta Zeberio udalerrietako Diagnostiko eta Ekintza Planetik ateratako ondorioak kontutan hartuz, Eskualdeko Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana garatu da, honek Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren ekintza gidatuko du datozen urteotan.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Ondoan S.Coop – Haizea Ikerketa S.L. ABEE aholkularitza teknikoa kontratatu du lehiaketa publiko zabal bidez. Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez.

Tokiko Ekintza Plana hemen ikus daiteke.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo