Berriak | 2013-07-02

Amaitu da industria-jatorriko igorpen fokuen inbentarioa eta kontrola egiteko proiektua

Amaitu da industria-jatorriko igorpen fokuen inbentarioa eta kontrola egiteko proiektua

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko udalerrietako industria-jatorriko igorpen fokuen gaineko inbentarioa: identifikazioa, erregistroa, ikuskaritza eta kontrola izeneko proiektua amaitu dela jakinarazi du; izan ere, proiektuaren emaitzak Batzordearen hileko azken bileran aurkeztu ziren, udalerri parte-hartzaileetako udal arduradun politiko eta teknikoen aurrean: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio dira aipatutako udalerriak.

Lanari esker, 1.005 industria-jarduera erroldatu dira, udal legeztapeneko 715 espediente baino gehiago aztertu dira, 177 bisita egin dira enpresetara eta 304 igorpen foku identifikatu dira.

Lana egin bitartean sortutako informazio guztia udal bakoitzerako berariazko aplikazio informatiko batera irauli da.

Emaitza udal bakoitzerako ekintza plan bat da; planean berariazko ekintza zuzentarauak daude jasota, bai gaur egun dauden jarduerak zein euren igorpen fokuak erabat legeztatzeko.

Era berean, eskualde mailan, zenbait ekintza ildo ezarri dira bai udalei zein enpresei zuzenduta; izan ere, horrela, aurrerapausoak emango dira eskualdeko igorpen fokuak eta jarduerak erabat erregularizatzeko.

Proiektua gauzatzeko, Inguru Ingeniería y Gestión Ambiental S.L. enpresarekin sinatu zen laguntza teknikorako zerbitzuaren kontratua, bera izan baitzen lehiaketa irekira aurkeztutako zortzi eskaintzetatik irabazlea. Laguntza teknikoaren prezioa 47.800 eurokoa (gehi BEZ) izan da. 

Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du garapen iraunkorra sustatzen duten ekintzak egiten dituzten tokiko erakundeei zuzendutako laguntzen deialdian, Atmosfera-Airearen kalitatea ildoan. Hain zuzen ere, diru-laguntza kostu osoaren %70 izan da, BEZ aparte.

Industria-fokuen indarreko legezkotasunera egokitzea urrats bat gehiago da eskualdeko industriei lotutako igorpen atmosferikoen kalitatea hobetzeko, eta, ondorioz, airearen kalitatea eraginkortasunez hobetzeko. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo