Berriak | 2013-07-11

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabaleko Batzordeak Tokiko Agenda 21aren Eskualde Plana onartu du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Batzordeak uztailaren 11n (osteguna) egindako batzarrean Nerbioi-Ibaizabalen Tokiko Agenda 21en Eskualde Plana onartu duela.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabaleko Batzordea udalerri-multzo honen zuzendaritza organoa da.Kide diren udal guztietako udal arduradun, politikari eta teknikariek osatzen dute, hilabetean behin biltzen da eta Jasangarritasunerako Eskualde Bulegoaren egitekoa zuzentzen du, udalez gaindiko lankidetzaren bitartez.

Eskualdeko Ekintza Planak Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrien jasangarritasunerako udal estrategia osatzen du.Bere helburua Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrien konpromiso eta erronkei erantzutea da, tokiko iraunkortasunaren alde lan egiteko, betiere, udalez gaindiko ikuspegitik. Horretarako, eskualde esparruan bideratutako zenbait ekintza koordinatu gauzatzen ditu. Eskualde Plana hamar udalerriotako gizarte eta ingurumen Diagnostikoetatik eta Ekintza Planetatik ateratako ondorio nagusien arabera definitu da. Hau da Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen ibilbide-orria, eta 8 urtez indarraldian egoteko pentsatu da, hain zuzen ere, 2013-2020rako. Eskualde Plan honek 44 ekintza ditu, 11 programatan banatuta, eta horiek, berriz, 4 ildo estrategikotan banaturik daude.

Eskualdea hemendik urte batzuetara nolakoa izan nahi den adierazten duen ikuspegia eta adierazpen sintetikoa hurrengoa da:

“2020 urtean, Nerbioi-Ibaizabal, bizitza kalitate handia duen eskualdea da: ekonomikoki oparoa, gizarteari dagokionez bateratua eta ingurumen kalitatearekin. Bere udalerriek finkatutako lankidetza mantentzen dute eta eskuragarri dituzten politikarik hoberenak erabiltzen dituzte jasangarritasunari, informazioari eta herritarren parte-hartzeari dagokionez. Administrazio eredugarri moduan, baliabideak, estrategia, planifikazioa eta ebaluazio publikoak eta ezagunak ditu. Konprometitutako, arduratsua eta jasangarritasunaren erronka nagusiekiko eraginkorra den biztanleria du.”

“Aireak, lurzoruak eta urek kalitate handia dute. Baliabide hauen kontsumoa eraginkorra da. Ingurumen ondarea eta bioaniztasuna arduraz aintzat hartzen eta kudeatzen dira, bere hobekuntzarako, urtez urte. Klima aldaketaren aurkako jardueretan berezko planifikazioa du. Eraginkortasun energetikoa, aurreztea eta berriztagarrien produkzioa, bai arlo publikoan zein pribatuan hedatuta daude. Energiarekiko eraginkorra eta gutxi kutsatzailea den mugikortasunaren kultura berriak, modu ez motorizatuetan, taldeko eta trenbideko harreman onuragarrietan gauzatzen da. Hondakinak, teknika berrienak erabiliz batu eta kudeatzen da, gizartearen adostasun eta herritarren inplikazioarekin. Kutsadura akustikoa, aurreikusi, gutxitu eta zaindu egiten da. Produkzio ehuna, bere lehiakortasunagatik, eko-efizientziagaitik, eko-berrikuntzagatik, eskuragarri dauden teknika hoberenak aplikatzeagatik eta erantzukizun Korporatiboarekiko apustuagatik bereizten da.”       

 Bere lau lerro estrategikoak hurrengoak dira:

1. Lerro estrategikoa. Jasangarritasun baloreetan oinarritutako informazio, sentsibilizazio eta komunikazio irispena sustatzen duen eta parte-hartzea errazten duen tokiko kudeaketa garatu

2.  Lerro estrategikoa. Lurraldearen eta naturaren kudeaketa sustatzea, bere balioak konprometitu gabe espazioaren erabilera ahalbidetuko duen eta herritarren beharrizanak aseko dituen mugikortasunarekin

3.  Lerro estrategikoa. Bizimodu arduratsuak sustatu  eta  ondasun natural komunen eta hondakinen erabilera eta kudeaketa eraginkorra bultzatu eta klima aldaketaren aurkako borrokan aurrera egin

4.  Lerro estrategikoa.  Sare lana indartuz inguruarekin bat egiten duen eta tokiko enplegua bultzatzen duen ekonomia dibertsifikatua eta lehiakorra garatu

Udalerriotako Tokiko Agenda 21eko ekintza planen antzean, Eskualde Planak jarraipen plana dauka, eta, urterik urte, proposamenen betetze-maila eta euren eraginkortasuna ebaluatuko dira. Era berean, adierazleak kalkulatuko dira.Modu horretan, plana eskualdeko ingurumenaren eta testuinguru sozioekonomikoaren bilakaerara egokituko da.

Tokiko plan guztiak osoko bilkuran onartuta, eta Batzordeak Tokiko Agenda 21en Eskualde Plana onartu ondoren, Nerbioi-Ibaizabaleko Tokiko Agenda 21en berrikusketa amaitu da.Laster, Tokiko Ekintza Plan hauen edukia herritarrei ezagutzera emateko informazio-ekintza egingo da.

Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren finantziazioa jaso du, Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez.

Hauek dira Eskualdean dauden Tokiko Agenda 21en tokiko bigarren ekintza planak.Lehenengo planak 2006an onartu ziren eta Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal gisa ezagutzen den udalerri-multzoaren sorrera eragin zen. 2011. urtean, udalerri talde honek Jasangarritasunerako Eskualde Bulegoa abiarazi zuen.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo