Berriak | 2013-08-07

Tokiko Agenda 21aren Ekintza Plan berrien gaineko informazio-kanpaina

Tokiko Agenda 21aren Ekintza Plan berrien gaineko informazio-kanpaina

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Tokiko Agenda 21en Ekintza Planen gainean egingo duen informazio-kanpainaren berri eman nahi du. Planok berriki onartu dira Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerrietan. Kanpaina honek interesa duten pertsona guztien esku jarriko du 18 hilabeteko lanaren emaitza

Tokiko Agenda 21en dokumentaziorik aipagarriena hemen dago eskuragarri, kontsultatu nahi izanez gero.

Laburbilduz, Tokiko Agenda 21aren Ekintza Plana udalerriak jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa dela esan daiteke. Bere helburua herriko ingurumen, gizarte eta ekonomia arloetako erronkei erantzutea da. Berau egiteko, herritarrek hartu dute parte, eta, era berean, herritarrak garrantzitsuak izango dira ekimenaren jarraipenean ere.

Kanpainaren euskarri nagusia udalerri bakoitzean jarritako “Jasangarritasunari buruzko informazio-gunea” da: lurrean torlojuz lotutako panela, neurri handikoa (zabaleraz 60 cm, luzeraz 2 metro eta sakoneraz 10 cm), dibon aluminio tolestuzkoa, alde bietatik inprimatutako biniloz; informazio-gunearen helburua auzokideei informazioa eskaintzea da.

Tokiko Agenda 21en Ekintza Plana zen den azaltzen duen deskribapen sintetiko eta didaktikoa jasotzen du, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Halaber, 2020. urterako udalerriak duen helburua edo ikuspegia eta berau lortzeko betearaziko diren ekintza zehatz batzuk biltzen ditu. Gainera, harremanetarako bideak ere eskaintzen ditu, informazioa zabaldu eta dokumentazio guztia lortzeko.

Lehenengo fasean, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietan instalatu da, kasu guztietan erdialdean. Irailean, gainerakoetan jarriko da: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri eta Urduña.

Euskarri jasangarri hau aldian-aldian erabili ahal izango da berriro, jasangarritasunarekin eta Tokiko Agenda 21ekin erlazionatutako ekimenen gaineko informazioa emateko.

Iraunkortasun-irizpideak udal politikan integratzeko balio duen plangintza eta kudeaketa arloko tresna da Tokiko Agenda 21. Eta Ekintza Plana plangintza hori zehazten duen dokumentua da.

 Informazio gehiago: http://www.ut21.org/pag.php?p=agenda_local_21-3-e

Elkarlotutako albistea: http://www.ut21.org/noticias_mas-e.php?id=392

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo