Berriak | 2013-09-16

Ibilgailu elektriko eta hibridoaren erakusketa, Mugikortasun Iraunkorraren Aste Europarraren barruan, Nerbioi-Ibaizabalen

Ibilgailu elektriko eta hibridoaren erakusketa, Mugikortasun Iraunkorraren Aste Europarraren barruan, Nerbioi-Ibaizabalen

2013ko Mugikortasunaren Aste Europarra dela-eta, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eta eskualdeko zenbait udalek ibilgailu elektriko eta hibridoaren erakusketa-erakustaldia antolatu dute, Gaursa eta Toyota Japan Car-ekin lankidetzan. Zehazki, hauek dira hitzorduak:

Galdakaon, astelehenean (hilak 16), Ardanza Lehendakaria parkean, 17:00etatik 20:00etara. Vehículos Renault.

Ugao-Miraballesen, asteartean (hilak 17), Udaletxeko plazan, 17:30etik 20:00etara. Vehículos Renault.

Arrigorriagan, ostegunean (hilak 19), Udaletxeko plazan, 11:30etik 14:00etara. Vehículos Renault.

Arrankudiagan, ostiralean (hilak 20), Elexalde plazan, 18:00etatik 20:00etara. Vehículos Toyota.

 

Aurten, 2013an, Mugikortasun Iraunkorraren Aste Europarraren (SEM) leloa “Hiria, nire autorik gabe!” “Mugitu zaitez aire garbiago baten alde” da. Xedea da herritarrek hausnarketa egitea garraioak hiriko airearen kalitatean duen eraginari buruz.

Kanpaina bat dator duela gutxi Europar Batasunak aurkeztutako ekimenekin (adibidez, “Energia Garbiak Garraiorako”) eta hiriek hiriko mugikortasun iraunkorreko planak abian jartzeko egindako eskaerarekin.

Ingurumena garbi mantentzeak osasuna hobetzen laguntzen du, bai eta bizi-itxaropena luzatzen ere. Aitzitik, partikulekin eta nitrogeno dioxidoarekin kutsatutako giroak biriketako gaixotasunak ugaltzen ditu, besteak beste, asma, pneumonia eta biriketako minbizia. Osasuna kaltetzeaz gain, airearen kutsadurak ingurumenari ere eragiten dio, azidifikazioa sortuz eta bioaniztasuna murritzaraziz; era berean, zuzenean eragiten du klima-aldaketan eta ozono-geruzaren murrizketan.

Mugikortasun Iraunkorraren Aste Europarra irailaren 16tik 22ra bitartean ospatzen da Europako ehunka herrialde eta eskualdetan, eta bere helburua mugikortasunaren eskariaren kudeaketa sustatzea da, oinezko, bizikleta bidezko edo garraio publiko bidezko mugikortasuna bultzatuz, ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo