Berriak | 2013-10-21

Boluntario talde batek Nerbioi ibaiaren ur-bazterreko birsorkuntza lantzen Arakaldon

Boluntario talde batek Nerbioi ibaiaren ur-bazterreko birsorkuntza lantzen Arakaldon

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du pasa den larunbatean, urriaren 19an, flora exotiko inbaditzailea kentzeaz gain bertako espezieak landatu zirela Nerbioi ibaian Arakaldon, Usilarra parajean.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan, biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuari lotua dago.

Hiru orduz 18 pertsonako taldea 77 metrotako ibaiertzean lanean aritu izan zen. Beste batzuen artean, Panpa belarra(Cortaderia selloana), Asentsio-belarra(Artemisia verlotiorum) etaKainabera(Arundo donax) bezalako espezie exotiko inbaditzaileak kendu zituzten. Lagin hauek poltsetan gorde ziren, haziak airean ez barreiatzeko, 820 kilo inguru. 50 zuhaitz eta zuhaixkak birlandatu ziren, haien artean, sahatsak, haltzak, lizarrak, zuhandorrak, oilakaranak, ereinotzak, etab.

Ekintza hau zuzentzen duen talde profesionalak, hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zuen, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileei informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek bertako flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen.  

Degradatutako ibaiertzak berreskuratzeko, eskualde mailan egiten den bederatzigarren jarduera da Arakaldoko hau.  Eskualde mailan, hurrengo deialdia, Basaurin izango da, azaroak 5ean.

Espezie exotiko inbaditzaileak biodibertsitatea galtzearen arrisku nagusietako bat dira. Hauek gure lurraldean zehar barreiatzen dira, inongo kontrolik gabe, eta ondorioz tokiko ekosistemetan kalte larriak eragiten dituzte. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo