Berriak | 2013-10-31

Tokiko Agenda 21aren Ekintza Planen argibide-taulak ezarri dira 5 udalerri berritan

Tokiko Agenda 21aren Ekintza Planen argibide-taulak ezarri dira 5 udalerri berritan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eskualdean berriki onartu diren Tokiko Agenda 21en Ekintza Planei buruz egindako komunikazio kanpainaren bigarren saioaren berri eman nahi du. Oraingoan 5 udalerri berritan gauzatu da kanpaina: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri eta Urduñan, hain zuzen. Kanpaina honek interesa duten pertsona guztien esku jarriko du hilabeteko lanaren emaitza.

Informazio ekintza honek uztailan gainerako bost udalerritan burututako dibulgazioa osatzera dator. Tokiko Agenda 21en dokumentaziorik aipagarriena hemen dago eskuragarri, kontsultatu nahi izanez gero.

Laburbilduz, Tokiko Agenda 21aren Ekintza Plana udalerriak jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa dela esan daiteke. Bere helburua herriko ingurumen, gizarte eta ekonomia arloetako erronkei erantzutea da. Berau egiteko, herritarrek hartu dute parte, eta, era berean, herritarrak garrantzitsuak izango dira ekimenaren jarraipenean ere.

Kanpainaren euskarri nagusia udalerri bakoitzean jarritako “Jasangarritasunari buruzko informazio-gunea” da: lurrean torlojuz lotutako panela, neurri handikoa (zabaleraz 60 cm, luzeraz 2 metro eta sakoneraz 10 cm), dibon aluminio tolestuzkoa, alde bietatik inprimatutako biniloz; informazio-gunearen helburua auzokideei informazioa eskaintzea da.

Tokiko Agenda 21en Ekintza Plana zen den azaltzen duen deskribapen sintetiko eta didaktikoa jasotzen du, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Halaber, 2020. urterako udalerriak duen helburua edo ikuspegia eta berau lortzeko betearaziko diren ekintza zehatz batzuk biltzen ditu. Gainera, harremanetarako bideak ere eskaintzen ditu, informazioa zabaldu eta dokumentazio guztia lortzeko.

Euskarri jasangarri hau aldian-aldian erabili ahal izango da berriro, jasangarritasunarekin eta Tokiko Agenda 21ekin erlazionatutako ekimenen gaineko informazioa emateko.

Iraunkortasun-irizpideak udal politikan integratzeko balio duen plangintza eta kudeaketa arloko tresna da Tokiko Agenda 21. Eta Ekintza Plana plangintza hori zehazten duen dokumentua da.

Kanpainak 4.990 euroko kostua du.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo