Berriak | 2013-10-31

Arrankudiagak Elexaldeko herrigunea itxiko du eskolan sartu eta irteteko orduetan Eskola Bidea proiektuaren barruan

Arrankudiagak Elexaldeko herrigunea itxiko du eskolan sartu eta irteteko orduetan Eskola Bidea proiektuaren barruan

“Eskola Bidea” proiektuak garraio-bide iraunkorrak sustatu nahi ditu Lehen Hezkuntzako ikasleen artean; isuri kutsagarririk gabeko garraio-bideak, etxetik eta eskolarako oinezko joan-etorriak, modu autonomoan eta ibilbide seguru batetik, sustatzeko asmoz.

“Eskola Bidea” proiektuak garraio-bide iraunkorrak sustatu nahi ditu Lehen Hezkuntzako ikasleen artean; isuri kutsagarririk gabeko garraio-bideak, etxetik eta eskolarako oinezko joan-etorriak, modu autonomoan eta ibilbide seguru batetik, sustatzeko asmoz.

Aurreko ikasturtearen amaieran, eskolako ikasleek inkesta bat bete zuten mugikortasun ohiturei buruz, diagnosi partekatua lortzeko asmoz: eskolarako joan-etorriak iraunkorrak diren, umeen autonomia-maila zein den, bidean oztopo arriskutsurik dagoen eta abar.

Informazioa jaso eta aztertu ostean, egungo errealitatearen argazkia islatzen duen emaitza-txostena egin da. Ikasturtearen hasieran, bi bilera egin dira eskolako gurasoekin eta irakasleekin, emaitzak partekatu eta esperientzia pilotu egokiak antolatzeko.

Bilera horietan, garrantzi berezia eman zaio eskolara heltzeko eta eskolako sarreretan segurtasun neurriak ezartzeko beharrari. Bertan azaldu zen bezala, udalak hiru ohar bidali dizkie eskolako gurasoei, eskola garraioa egiten duten bi autobusek (txikibusa eta udalekoa) maniobratzeko arazoak zituztelako umeak eskolan uzterakoan eta eskolatik jasotzerakoan. Hala ere, arazoa mantentzen dela ikusi da, eta ume batzuk egoera arriskutsu larriak pairatu dituztela, plaza ingurura sartzen diren ibilgailu partikularrek sortuta.

Hori horrela, egoera hau hobetzeko eta disgusturen bat ekiditeko, proposatu da esperientzia pilotu bat martxan jartzea. Hau da, proposatutako esperientzia eta udalak bere gain hartu duena:

Umeak eskolan uzteko eta eskolatik jasotzeko orduetan, Elexaldeko herrigunea ixtea. Beraz, eskola egunetan, goizeko 9:00etatik 9:45era eta arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara, ezin izango da Elexaldeko herrigunean ibilgailu partikularrekin sartu. Esperientzia hau azaroaren 4an jarriko da martxan.

Ibilgailu partikularra erabili behar bada, aparkatzeko beste gune batzuk daude, hurbil, Garondon, frontoi atzean eta Iberlandan. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo