Berriak | 2013-11-05

Basauriko Bizkotxalde Eskolako talde batek Nerbioi ibaiertzaren tarte bat leheneratzen du

Basauriko Bizkotxalde Eskolako talde batek Nerbioi ibaiertzaren tarte bat leheneratzen du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Basaurin Nerbio ibaiaren ibaiertzearen tarte batean bertako espezien landatze jardunaldia egin dela azaroak 5ean Bizkotxalde Eskolako ikasle talde baten eskutik.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuaren hamargarren jardunaldia da.

Ekintza Basauriko Artunduaga zubi inguruko Nerbioi ibaiertzean gauzatu zen. 60 ikasle talde batek, bi txandatan, bertako espezietako 53 zuhaitz eta zuhaixka landatu zituzten. Landatutako espezieak honakoak izan ziren: sahatsak, haritzak, intsusak, elorri zuriak, oilakaranak, lizarrak, ezkiak eta elorri beltzak. Bestalde, tokiaren garbiketa ere egin zen, guztira 4 kilo hondakin batuz.  

Hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zitzaion taldeari, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileak informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek inguruko flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen. Ibaiertzeko landarediak ibaiertzak babesten ditu lur-jauziak galaraziz, ibaira doazen lur-emariak atxikitzen ditu, ur-goraldiak kontrolatu eta uraren tenperatura egokia mantentzen du. Faunarentzako elikagaia eta babeslekua ere eskaintzen du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo