Berriak | 2013-12-10

Ibaiertzaren berriztapen ekologiko jardunaldia Altube ibaian burutu da Orozkoko Eskolako ikasleen eskutik

Ibaiertzaren berriztapen ekologiko jardunaldia Altube ibaian burutu da Orozkoko Eskolako ikasleen eskutik

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Orozkoko eskolako hiru talde, Altube ibaiertzeko gune batean bertako ibaiertzetako landaredia landatzeko jardunaldia burutu dutela, abenduaren 10an.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuaren hemeretzigarren jardunaldia da eskualdean.

Altube ibaiertzean gauzatu da ekintza, Presatxu auzoan. 48 ikasle, 74 zuhaitz eta zuhaixka landatu dituzte. Landatutako espezieak honakoak izan dira: sahatsak (Salix atrocinerea), haltz beltzak (Alnus glutinosa) elorri zuriak(Crataegus monogyna), lizarrak(Fraxinus excelsior), ezkiak (Tilia europeae), zuhandorrak (Cornus sanguinea) eta elorri zuriak (Crataegus monogyna).  

Gainera, inguruaren garbiketa ere egin da. Guztira, 10 kilo hondakin bildu dira: plastiko, lata, edukiontzi eta beste hainbat hondakin.

Hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zitzaien taldeei, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileak informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek inguruko flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen. Ibaiertzeko landarediak ibaiertzak babesten ditu lur-jauziak galaraziz, ibaira doazen lur-emariak atxikitzen ditu, ur-goraldiak kontrolatu eta uraren tenperatura egokia mantentzen du. Faunarentzako elikagaia eta babeslekua ere eskaintzen du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo