Berriak | 2014-01-15

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundearen webguneko bisitak %16,51 hazi dira 2013an

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundearen webguneko bisitak %16,51 hazi dira 2013an

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du bere webguneak (www.ut21.org) 15.412 bisita izan zituela 2013an, hau da, %16,51ko hazkundea, aurreko urteko datuekiko. Webguneak, batez beste, egunero 42 bisita izan zituen joan den urtean.

Bisita gehienak Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundearen komunikazio-ekintza handienen sasoietan izan ziren; esate baterako, udalerrietan Tokiko Agenda 21en Ekintza Plan berriei buruzko informazio-kanpainaren panelak jarri zirenean (uztailean eta urrian), edota azaroan; izan ere, hilabete horretan, besteak beste, ibaiertzak  leheneratzeko jardunaldi ugari egin ziren, bai eta Hondakinen Prebentziorako Aste Europarra eta Eskola Bidearen hasiera ere, eskualdeko zenbait ikastetxetan.

2014an, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek www.ut21.org webgunea hobetzen jarraituko du, eta Interneteko beste kanal batzuetan, Facebooken eta Flickr-en duen presentzia ere areagotuko du, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ingurumenaren eta jasangarritasunaren aldeko partaidetza eta komunikazioa hobetzeko asmoz.

Webgunearen barruan, Nerbioi-Ibaizabalgo Hondakinen Behatokia abiaraztea izango da hobekuntzetako bat. Bertan, eskualdean jasotako hondakinei buruzko datu eta adierazleak egongo dira eskuragarri, udalerrika, frakzioka eta urteka banatuta. Era berean, hobekuntzarako eta praktika onak egiteko proposamenak ere egongo dira bertan jasota. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo