Berriak | 2014-03-07

Sare Berdearen konfigurazioa – Ugao-Miraballesko ibilbide ekologikoak egitasmoari dagozkion lanak amaitu dira

Sare Berdearen konfigurazioa  Ugao-Miraballesko ibilbide ekologikoak egitasmoari dagozkion lanak amaitu dira

Ugao-Miraballesko Udalak “Sare Berdearen konfigurazioa – Ugao-Miraballesko Ibilbide ekologikoak” proiektuari dagozkion lanak amaitu direla jakinarazi du. Lanon barruan bidexka batzuk egokitu, seinaleztatu, hauen segurtasuna areagotu eta bidexken zein hauekin lotutako baliabide natural eta kulturalen zabalkundea egin da. Honekin Ugaoko zein beste udalerri batzuetako herritarrek ibilbide hauek erabil dezaten sustatu nahi da. "Sare Berdea" xendazaletasuna sustatzeko izateaz gain Ugao-Miraballesko zein inguruko udalerrietako bai elementu historiko-kulturalak bai paisaiari dagozkionak balioztatzeko asmoz egindako egitasmo bat da.

Zehazki, egitasmoak PR-BI-16 xenda, Ugao-Miraballes Arrigorriagarekin lotzen duena; “8 mendien martxa” xenda, Ugao-Miraballes eta Arrankudiagaren arteko lotura,; Ugao-Miraballes Zeberiorekin, Saldariandik, lotzen duen xenda; eta Burdin Hesiaren zirkuitoa, herrigunetik 1 km. baino gutxiagora dagoena, barne hartzen ditu.

Honako ekintza hauek garatu dira: Ugao-Miraballesko herrigunean ibilbideei eta bertako baliabide natural, paisajistiko eta historiko-kulturalei buruzko informazio-panel batzuk ezartzeaz gain Burdin Hesiaren baterietan panel espezifiko batzuk ezartzea; ibilbideak gezi eta balizekin seinaleztatzea, batez ere Ugao-Miraballesen eta Arrigorriaga, Arrankudiaga eta Zeberioren arteko elkarguneetan irizpide homogeneodun eskualde mailako xenda sare bat sustatzeko asmoz; eta geoerreferenziatzea, hau da, ibilbideak dijitalizatzea eta konfiguratzea Interneten eskura izateko, telefono mugikorretan modu erraz baten ezartzea ahalbidetuz, xendazaleek gero eta gehiago erabiltzen baitute teknologia mota hau.

Sare Berdeak erabiltzaileentzako erakarpen-puntu ugari ditu Ugao-Miraballesen. Lehenengo eta behin, Ugao-Miraballes Bilbo Metropolitarraren Burdin Hesiaren barne dago. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen berri honek 27 udalerri batzen ditu bertako baliabide kulturalak, naturalak, historikoak, paisajistikoak, etab. ezagutarazi asmoz. Bilboko metropolitik hain hurbil daudenez, milaka herritar erraz-erraz iritsi ahal dira Ugao-Miraballesko xenden sarera, sare honi lotutako elementu kulturalak jasoz (Burdin Hesia, Historia Ezagutzeko Zentroa, Udiarraga eta Markioko ermitak, etab.).

Bigarrenik, xendak egokitu eta hauek elementu historiko-kulturalekin balioztatu izanak erakargarriago bilakatzen dituzte ibilbideak. Adituek Burdin Hesia induskatu eta seinaleztatu izanak aukera bikaina eskaintzen du bisitaldi berean historia, kultura eta ariketa fisikoa batzeko, eta honek bertakoen zein bisitarien interesa areagotzeko balio du. Gainera, Ugao-Miraballesen Historia Ezagutzeko zentro bat dago, jarduera hezitzaileak eta sozio-kulturalak garatzen aditua dena, eta, honek, herritarrei “Sare Berdea”k dituen aukeren gaineko arreta espezializatua eskaintzea ahalbidetzen du.

Horrez gain, ibilbideen erraztasunak eta Ugao-Miraballesko herrigunearekin duen hurbiltasunak, berau adin eta egoera sozial desberdinetako pertsonek erabil dezaten laguntzen du. Ugao-Miraballes hedadura txikiko udalerria da, 5 km2 eskasekoa, eta honek ibiltariei denbora gutxian ibilbide ugari egiteko aukera ematen die, inguruko udalerrietan ibilbideekin jarraitzea sustatuz. Amaitzeko, Ugao-Miraballesko garraio publikoa, autobusa zein trena, maiztasun egoki eta irisgarritasun onekoa da. Horrez gain, ezin ahaztu bistariak etortzea errazten duten disuasio-aparkalekuen eskaintza zabala.

Azken finean, adin guztien artean turismoa, kultura eta ohitura osasuntsuak sustatzeko egitasmo baten aurrean gaude.

Egitasmoa hau Ugao-Miraballesko Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planean eta 2013-2020 Tokiko Agenda 21eko Eskualdeko Planean aurreikusita dago. Udalerriko plana 2013ko apirilean eta eskualdekoa ere urte berean onartu ziren.

Guztira 50.176,77 euroko aurrekontua izan du. Egitasmo honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen sailaren aldetik 40.141,42 euroko dirulaguntza eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailaren aldetik 6.503,80 euroko dirulaguntza izan du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo