Berriak | 2014-03-14

Martxoaren 19an hitzaldia Galdakaon, Aktibatu + hitzaldi programaren barnean

Martxoaren 19an hitzaldia Galdakaon, Aktibatu + hitzaldi programaren barnean

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du martxoaren 19an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, CEP Galdakaon, Kurtzeko Plaza 10A, Aktibatu + hitzaldi programaren barnean, bigarren konferentzia burutuko dela.

Gaia, “Etxean energia nola aurreztu ikasi nahi duzu?” izango da eta Energiaren Euskal Erakundearen aditu batek emango du.

Aktibatu + Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, herritarren parte-hartzea sustatzeko ingurumen iraunkortasunaren alde, eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergo, Bizkaiko Garraio PartzuergoEnergiaren Euskal Erakunde (EEE), Eroski Taldea eta Garbiker Sozietate Publikoaren lankidetzarekin. Duela hilabete batzuk jarri zuten abian Arratia eta Nerbioi-Ibaizabalgo udalerrietan.

Global Action Plan (GAP) Nazio Batuek babestutako nazioarteko programa bat da, ikuspegi positibo, ideia arrunt etaekintza praktikoetan oinarritutakoa. Xedea pertsonen ohiturak aldatzen laguntzea da. Baliabideen erabileran eraginkortasuna hobetzea du helburu, eta planetarekiko eragin negatiboa murriztea, etxeko eta tokiko ekonomiaren mesedetan lan egiten den bitartean. 

Jarduera horretan parte hartu eta izena eman nahi duten familiek eskura dute webgune espezifikoa, tresna sinple eta eraginkorrekin, erosketa-hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna bezalako gaiei heltzeko. Gai bakoitza hiru astez lantzen da, modu praktiko eta errazean. Hortaz, programak hiru hilabete irauten du, izena ematen den egunetik. Webgune honetara parte hartzen duten udalerri, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal eta bestelakoen webguneetatik sartzen da, edo bestela, www.bizkaia21.net webgunetik, Aktibatu + atalera joanda.

Aktibatu + plataformari laguntzeko, hitzaldi programa antolatu du 2013-2014 edizioan parte hartzen duten bi eskualdeetan: Arratian eta Nerbioi-Ibaizabalen.Programaren oinarria diren bost gaiak modu praktikoan landuko dira: ura, energia, erosketa, hondakinak eta mugikortasuna. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo