Berriak | 2014-04-04

Familien %64k bertako produkzioa lehenesten du Eskolako Agenda 21aren inkestaren arabera

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eskualdeko familien kontsumo ohiturak ezagutzeko asmoz Eskolako Agenda 21aren lanaren barruan egindako inkestaren berri eman nahi du. Programak (aurten, kontsumo jasangarria jorratzen ari da) zenbait arlori buruzko ohiturak aztertu ditu, besteak beste: erosketak zer saltoki motatan egiten diren, produktuak aukeratzeko irizpideak eta, ondoren, sortutako hondakinei ematen zaien tratamendua. Helburua da diagnostiko bat egitea, ondoren hobekuntza ekintzak proposatzeko, ikastetxean eta udalerrian.

Guztira, 126 familiak bete dute inkesta; bete dutenen %77 emakumeak izan dira, eta %23, berriz, gizonak.

Inkestatik ateratako ondorioen artean, honakoak nabarmentzen dira:elikadura, garbiketa, etxe-garbiketa eta arropa erosketak batez ere (%60) supermerkatuetan edo hipermerkatuetan egiten dira; erosketen %43 irizpide ekologikoak edo bidezko merkataritzako edo bertako produktuekiko lehentasuneko irizpideak aintzat hartuta egiten dira.Azken kasu horretan, aipagarria da, elikadurako erosketak egitean, inkestatutakoen %64k bertako produkzioko irizpideak aintzat hartzen dituela, produktua aukeratzeko orduan.Azkenik, kontsumoaren ostean sortutako ontzien eta bestelako hondakinen tratamenduari dagokionez, %75ek dio birziklatzeko uzten dituela eta %12k berrerabili egiten duela, batez ere arroparen kasuan.

Hemen kontsultatu daitezke egindako azterketaren emaitza guztiak.

Eskolako Agenda 21 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailak diruz lagundutako programa da, eta gaur egun eskualdeko hamar ikastetxek hartzen dute parte:Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Orozkoko Harana HLHI, Ugao HLHI eta Urduña HLHI.

 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo