Berriak | 2014-04-16

Orozkoko ikastetxeak Eskolako Agenda 21 programaren barruko lehenengo tailerra burutu du

Orozkoko ikastetxeak Eskolako Agenda 21 programaren barruko lehenengo tailerra burutu du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du hondakinen kudeaketari buruzko lehen tailerra burutu dela Orozkoko lehen hezkuntzako ikastetxean, joan den apirilaren 10ean (osteguna), Eskolako Agenda 21 programaren barruan.

Egun berean, birziklapenari buruzko lau tailer antolatu dira adin ezberdinetako ikasleentzat. Guztira, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehen eta hirugarren mailako 96 ikaslek hartu dute parte, eta, jarduera didaktikoen bitartez, hondakinak birziklatzeko sailkapen egokia egiten ikasi dute.

2014-2015 ikasturtean sartu da lehen hezkuntzako Orozkoko Harana ikastetxea Eskolako Agenda 21 programan. Eskolako Agenda 21 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailak diruz lagundutako programa da, eta gaur egun eskualdeko hamar ikastetxek hartzen dute parte: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Orozkoko Harana HLHI, Ugao HLHI eta Urduña HLHI. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo