Berriak | 2014-04-30

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek “Espazio publikoak garbitzeko Europako jardunaldia” antolatuko du Ugaon, maiatzaren 10ean

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Espazio publikoak garbitzeko Europako jardunaldia antolatuko du Ugaon, maiatzaren 10ean

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du, “Espazio publikoak garbitzeko Europako jardunaldia” (Let’s Clean-Up Europe!) antolatuko duela. Hitzordua maiatzaren 10ean (larunbata) izango da Ugaon, 10:00etatik 12:00etara, Udaletxe aurrean dagoen Herriaren Enparantzan. Bertatik, Nerbioi ibaiko hurbileko zati batera sartuko dira, hango hondakinak jasotzeko.

Eskualdean lehen aldiz antolatuko den ekitaldi hau Europa osoan egingo da aldi berean, eta ahalik eta herritar gehien inplikatzeko asmoa du. Helburua, ingurua garbitzeaz gain, legez kanpo botatzen den zabor kopuruari buruz sentsibilizatu eta kontzientziatzea da, jendeak arazo honen aurrean duen jarrera aldatzeko asmoz.

Europa mailan espazio publikoak garbitzeko egingo den ekintza hau Hondakinak Prebenitzeko Aste Europarra ekimenaren barruan dago, eta naturan zabor kopurua murriztea eta gai hori azaleraztea ditu helburu.

Surfrider Foundation Europe-k koordinatzen du ekimena Euskadin eta Ipar Atlantikoan, eta, 1996tik, Ocean Initiatives da bere programa ospetsua. Mundu osoko boluntarioak biltzen dituzten ekintzen helburua ozeanoak, lakuak, ibaiak eta itsas hondoak kutsatzen dituzten ur-hondakinen kontra borrokatzea da. Aurten, uraren prozesu osoan zentratzen da, «ibaian gora edo lurrean barrena» kanpainarekin.

Ugaoko garbiketa-jardunaldian udalerriko eta eskualde osoko pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, era boluntarioan laguntzeko. Arropa eta zapata egokiak eraman beharko dira, eta, posiblea bada, eskularruak ere bai.

Aldez aurretik hemen izena ematea gomendatzen da:

http://www.initiativesoceanes.org/collecte_recogida-de-residuos-de-las-riberas-del-nerbioi-en-ugao-miraballes-sabado-10-mayo-2014__6289.html?lang=3

Argibideak:

www.letscleanupeurope.eu

Banderola pedagogikoa

Hondakinen bizi-zikloa

Uraren zikloa

9 jarrera ozeano, laku eta errekak babesteko

Kartela 1 eta Kartela 2

Segurtasun arauak erreka garbiketa

Ureko hondakinak Pituforiderekin 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo