Berriak | 2014-05-14

Aktibatu+, Bizkaian ingurumen iraunkortasunaren aldeko ekimena, EBeko Green Week 2014 ekitaldirako aukeratua

Aktibatu+, Bizkaian ingurumen iraunkortasunaren aldeko ekimena, EBeko Green Week 2014 ekitaldirako aukeratua

Ekainaren 2 eta 6 bitartean ospatuko den Green Week-eko 61 ekimen sateliteetako bat izango da Aktibatu+, Europako Batzordeak aukeratua.

Aktibatu+  ingurumen-iraunkortasunaren aldeko herritarren partaidetza sustatzeko ekimena da.Ikuspegi positibotik abiatuta, ekimen hau ideia sinpleak eta ekintza praktikoetan oinarrituta dago eta ur, energia, mugikortasun, erosketa eta hondakinen kudeaketa arloetan pertsonen ohiturak aldaraztea du helburu.

Joan den edizioan lanari ekin zioten zenbait eskualdetako zortzi ikastetxek ikasturte honetan ere  Erosketa-Hondakinak programa garatzen dihardute, hain zuzen ere, Europako Batzordeak Green Week 2014ko 61 ekimen sateliteetako bat izateko aukeratu duen programa.

Aktibatu+ Green Week-en

2014 honetan Europako Batzordearen Green Week (Aste Berdea) ekonomia zirkularrean, baliabideen eraginkortasunean eta hondakinen produkzioan zentratuko da.

Green Weeken ekitaldi nagusia Bruselan izango da ekainaren 3tik 5era, baina Europaren luze-zabalean 61 ekimen satelite burutuko dira eskualde edo herrialde mailan (horietatik 8 Espainian).

Honakoa izango da leloa:“Aktibatu+ hondakinak murrizteko / Hara zer lortu dugun!”. Aukeratutako zortzi ikastetxeetan ate irekien jardunaldiak burutuko dira, ekainaren 2tik 6ra bitartean, eskola programaren barruan burututako lana ezagutarazteko. Erosketak era jasangarriagoan egiteko eta hondakin gutxiago sortzeko erabilitako proposamenak azaltzeaz gain, eskuratutako emaitzen berri emango dute.

Andra Mari Ikastola eta Urritxe Institutua (Amorebieta-Etxano), Durangoko Institutua eta Landako Ikastetxea (Durango), Elorrioko Institutua, IES-BHI Anaitasuna Ikastola eta CEP-LHI Anaitasuna Ikastola (Ermua) eta Juan Orobiogoitia Institutua (Iurreta) izan dira aukeratutako ikastetxeak. Guztien arten 3.000 ikasle baino gehiago dira.

Aste Berdean (Green Week 2014) Ikastetxe horiek guztiek burutu duten lana ezagutzera hurbil zaitezten animatzen zaituztegu.

Aktibatu +

Aktibatu+ ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak jarri du abian, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin, Energiaren Euskal Erakundearekin (EVE), Eroskirekin eta Garbiker Sozietate Publikoarekin lankidetzan. Global Action Planean (GAP) oinarritzen da, Nazio Batuek babestutako nazioarteko programan.

2013-2014 edizio hau Arratia eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeetako familia eta etxeetan burutzen ari da. Aktibatu+ ekimenean izena emateko, informazio gehiago eskuratzeko eta era jasangarriagoan nola bizi ikasteko, sar zaitez www.bizkaia21.net atarian.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo