Berriak | 2014-05-20

Hondakinak birziklatzeari buruzko bi tailer burutu dira ikasleekin Ugao-Miraballesko ikastetxean

Hondakinak birziklatzeari buruzko bi tailer burutu dira ikasleekin Ugao-Miraballesko ikastetxean

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du hondakinak era egokian bereizten ikasteko bi tailer antolatu direla hiru eta lau urteko ikasleekin, hurrenez hurren. Tailer hau maiatzaren 20an egin da Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan dago. Ikastetxeak 2008-2009 ikasturtetik parte hartzen du aipatutako programan.

Birziklatzeko ontzi bakoitzean uzten diren hondakinen eta horien ezaugarrien inguruko aurkezpen bat egin ostean, ikasleek ariketa praktiko bat egin dute: hondakin batzuk era egokian banatu behar izan dituzte, dagokien edukiontzietan sartzeko.

Ekainaren 17an, ikastetxe honetako ikasle talde bat udaletxera joango da Eskolako Agenda 21en foroan parte hartzeko.

Eskolako Agenda 21 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailak diruz lagundutako programa da, eta gaur egun eskualdeko hamar ikastetxek hartzen dute parte:Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Orozkoko Harana HLHI, Ugao HLHI eta Urduña HLHI.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo