Berriak | 2014-06-09

Orozkoko Eskolako Agenda 21 ekimenaren Foroa egin da

Orozkoko Eskolako Agenda 21 ekimenaren Foroa egin da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Orozkoko Eskolako Agenda 21 ekimenaren Foroa egin dela jakinarazten du. Ekitaldia ekainaren 9an (astelehena) egin da Udaletxeko batzar aretoan, eta bertan aritu dira Josu San Pedro Orozkoko Alkatea, Raquel Olavarria Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendi eta Ingurumeneko Zinegotzia, Eusko Jaurlaritzako Ingurugela-CEIDAren ordezkari bat eta 12 ikasleko talde bat, Orozkoko Harana HLHIko Eskolako Agenda 21 ekimenaren koordinatzailearekin batera. Jarduera honek amaiera ematen dio 2013-2014 ikasturteko programari; hain zuzen ere, ikasturte honetan, ikastetxeak lehen aldiz hartu du parte iraunkortasunaren hezkuntzarako programa honetan.

Ikasleen ordezkaritzak jakinarazi du zeintzuk izan diren, Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan, ikasturte honetan egin dituzten jarduerak; besteak beste, honako hauek: “Txoko Berdea” delakoaren ikasgela guztiak diseinatu eta eraikitzea, kontsumo-ohiturei buruzko galdera-sortak ikastetxean eta familietan, ikastetxeko ingurumen-ohitura txarrak argazki bidez identifikatzea, tailerrak eta beste zenbait jarduera.

Ikastetxean egindako inkestaren emaitzak positiboak izan ziren, baina “Eko-ordezkarien” taldeak uste du gehiago egin daitekeela eta, horretarako, beste zenbait ekintza bideratu dituzte; esate baterako, kolore urdineko zakarrontzia jarri dute irakasleen gelan, papera birziklatu dezaten; kartelak jarri dituzte komunetan, gogorarazteko papera modu arrazionalean erabili behar dela; eta, era berean, beste kartel batzuk jarri dituzte patioan, koloretako konpartimentuak dituzten zakarrontzi berrien ondoan, birziklapena bultzatzeko asmoz.

Azalpen horren ostean, ikasleek zenbait eskaera egin dizkiote Udalari:

Ikasleek zenbait konpromiso ere hartu dituzte: lanean jarraitzea ikastetxeko hondakinen kudeaketa hobetzeko, eta bertako produktu gehiago kontsumitzea, bertako saltokietan erosita.

Josu San Pedro Alkatea oso eskertuta egon da aurkezpenagatik eta ikasturtean egin duten lan guztiagatik. Eta ikasleei gonbit egin die modu egokian birziklatzen irakasteko, hori egiten ez dakiten beste pertsonei.

Ekitaldia amaitu aurretik, Udaleko ordezkariek diploma bana eman diote Eko-ordezkari bakoitzari, 2013-2014 ikasturtean Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan egindako lanagatik.

Azkenik, eta Orozkoko herriak lehen aldiz hartu duenez parte Eskolako Agenda 21 programan, Udalak Eskolako Agenda 21 ekimenarekiko Konpromisoaren Akta sinatu du. Akta horrek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesa dauka. Konpromiso horren arabera, Orozkoko Udalak “Tokiko Agenda 21 delakoaren parte gisa hartuko du Eskolako Agenda 21. Hiri-ingurumena aztertuko duen eta ikastetxeko proposamenak jasoko dituen partaidetza-foroa sortu eta dinamizatuko du. Proposamenei erantzungo die eta ikastetxeak babestuko ditu, kanpoko aholkularitza enpresa baten edo babeserako enpresa baten bitartez”. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo