Berriak | 2014-06-12

Udal arduradunen bisita Ugao-Miraballesko Sare Berdera eta Burdin Hesira

Udal arduradunen bisita Ugao-Miraballesko Sare Berdera eta Burdin Hesira

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du, gaur, ekainaren 12an, osteguna, eskualdeko udal arduradun talde batek, Ugao-Miraballesko Sare Berdea eta Burdin Hesia bisitatu dutela. Bisitaren helburua izan da Ugao-Miraballesko Udalak duela gutxi amaitutako proiektua “Sare Berdearen konfigurazioa – Ugao-Miraballesko Ibilbide ekologikoak” ezagutzea.

Lanen barruan bidexka batzuk egokitu, seinaleztatu, hauen segurtasuna areagotu eta bidexken zein hauekin lotutako baliabide natural eta kulturalen zabalkundea egin da. Honekin Ugaoko zein beste udalerri batzuetako herritarrek ibilbide hauek erabil dezaten sustatu nahi da. "Sare Berdea" xendazaletasuna sustatzeko izateaz gain Ugao-Miraballesko zein inguruko udalerrietako bai elementu historiko-kulturalak bai paisaiari dagozkionak balioztatzeko asmoz egindako egitasmo bat da.

Bisita Burdin Hesiaren zirkuitoan gauzatu da, herrigunetik km. 1era baino gutxiagora dagoena. Burdin Hesia Ugaon Elkarteko kideek gidatu dute eta Ritxi Zaratek, elkarteko kideak, eskaini ditu azalpenak.

Burdin Hesiko ibilbidea biribila da, herritik bertatik abiatzen dena eta inolako zailtasunik ez du. Udalerriaren ingurutik doa, balio ekologiko handiko lanzabal eta basoak zeharkatzen ditu, baita hainbat gotorleku edo bunkerraz osaturiko defentsa lerroa, eta egoera onean dagoen lubakia ere.  

Sare Berdeak erabiltzaileentzako erakarpen-puntu ugari ditu Ugao-Miraballesen. Lehenengo eta behin, Ugao-Miraballes Bilbo Metropolitarraren Burdin Hesiaren barne dago. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen berri honek 27 udalerri batzen ditu bertako baliabide kulturalak, naturalak, historikoak, paisajistikoak, etab. ezagutarazi asmoz. Bilboko metropolitik hain hurbil daudenez, milaka herritar erraz-erraz iritsi ahal dira Ugao-Miraballesko xenden sarera, sare honi lotutako elementu kulturalak jasoz (Burdin Hesia, Historia Ezagutzeko Zentroa, Udiarraga eta Markioko ermitak, etab.). Gainera, Ugao-Miraballesen Historia Ezagutzeko zentro bat dago, jarduera hezitzaileak eta sozio-kulturalak garatzen aditua dena, eta, honek, herritarrei “Sare Berdea”k dituen aukeren gaineko arreta espezializatua eskaintzea ahalbidetzen du.

Bigarrenik, xendak egokitu eta hauek elementu historiko-kulturalekin balioztatu izanak erakargarriago bilakatzen dituzte ibilbideak. Adituek Burdin Hesia induskatu eta seinaleztatu izanak aukera bikaina eskaintzen du bisitaldi berean historia, kultura eta ariketa fisikoa batzeko, eta honek bertakoen zein bisitarien interesa areagotzeko balio du.  

Egitasmoa hau Ugao-Miraballesko Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana eta 2013-2020 Tokiko Agenda 21eko Eskualdeko Planaren barruan dago, biak 2013 urtean onartuak. Guztira 50.176,77 euroko aurrekontua izan du. Egitasmo honek bi dirulaguntza jaso du: Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen saila eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailaren aldetik.
 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo