Berriak | 2014-06-13

Urduñako Eskolako Agenda 21en Foroak urteko saioa egin du

Urduako Eskolako Agenda 21en Foroak urteko saioa egin du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Urduñako Eskolako Agenda 21en Foroa egin dela ekainaren 13an, ostiralean, Udaletxeko bilera-aretoan. Urduñako HLHI ikastetxeak 2007-2008 ikasturtetik hartzen du parte programan. Saioan Alkateak, Carlos Arranzek, eta Arkitekto Teknikoak hartu dute parte Urduñako Udalaren izenean. Urduñako HLHIren izenean, hamaika ikasleko talde batek eta Eskolako Agenda 21en arduradun eta ikastetxeko Zuzendariak hartu dute parte.

Ikasleek ikasturtean egindako lana erakutsi diote Alkateari:arto bilketa, errota bat bisitatzea irina nola egiten den ikasteko, Gabonetan taloa prestatzea arto-irinarekin, negutegiko lanak, olio erabiliarekin xaboia egitea, eta hainbat jarduera elikadura osasungarriaren inguruan.

Gainera, 2013-2014 ikasturtean, papera aurrezteko sistema ere ezarri dute, paperezko oharren ordez, gurasoei jakinarazpenak posta elektroniko bitartez bidalita.

Azkenik, eraginkortasun eta aurrezte energetikorako Aktibatu + programan parte hartu dutela jakinarazi dute. Energia-kontagailuetan neurketak egin dituzte, ohitura txarrak aztertu dituzte eta sentsibilizazio kanpaina abian jarri dute, horma-irudien eta kartelen bidez.  Emaitzak oso positiboak izan dira:ikasturte hasieran eta amaieran egindako neurketak elektrizitate-kontsumoaren %25 aurreztu dela erakusten du.CO2 isurketei dagokienez, 1,6 tonaren baliokidea da, hau da, Vespa motako 15 motorren pisuaren baliokidea.

Azalpen honen ostean, ikasleek datorren ikasturterako hartu dituzten konpromisoak azaldu dituzte: 

Amaitzeko, bi eskari egin dizkiote Udalari:ikastetxeko pasilloetan mugimendu-detektagailuak jartzea, eta eskolako jantokiaren proiektuan lanean jarraitzea.

Alkateak eskerrak eman ditu ikastetxeak egindako lanagatik, eta Urduñako Udalean abian dauden eskolako jantokiaren eta eraginkortasun energetikoaren proiektuetan izandako aurrerapenak azaldu ditu.

Ikastetxearen aurkezpen osoa eta baita ere ikastetxearen parte-hartzearen eraginkortasun eta aurrezte energetikorako Aktibatu + programaren emaitzen txostena kontsultatu daitezke. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo