Berriak | 2014-06-17

Eskolako Agenda 21en urteko Foroa bildu da Ugao-Miraballesen

Eskolako Agenda 21en urteko Foroa bildu da Ugao-Miraballesen

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Ugao-Miraballesko Eskolako Agenda 21en Foroa elkartu zela ekainaren 17an, asteartean, Udaletxeko udalbatza-aretoan. Ekitaldian Ugao-Miraballesko Alkate Ekaitz Mentxakak eta ikastetxeko Eskolako Agenda 21 programako arduradunek lagundutako 11 ikaslek osatutako ordezkaritza batek hartu dute parte, bai eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugela-CEIDAren ordezkari batek ere. Ugao HLHI 2008-2009 ikasturteaz geroztik ari da Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen.

Ikasleek Eskolako Agenda 21en esparruan ikasturtean zehar egin dituzten jarduerak aurkeztu dituzte: “patruila berdea” sortu da, zeinak, besteak beste, astean bi aldiz ikastetxetik hurbilen dagoen edukiontzian uzten dituen paper eta plastikozko hondakinak; zenbait tailer egin dira, eta, horietan, ontziak eta beste hondakin material batzuk oinarri hartuta, zenbait produktu eraiki dira, hala nola, haize-orratzak edota Gabonetako apaingarriak; gosari osasungarriak prestatu dira, eta taloak, flana, zukuak eta abar egin dira; bisita bat egin da udalerriko supermerkatu batera; eta eskolako ortuan lan egin da. Ikasturtean zehar, ortuan negutegia egon da jarrita, Udalak beharrezkoa zen materiala eman zuelako, ikasleek aurreko ikasturteko Eskolako Agenda 21en Foroan eskatu ondoren.

Ikasturtearen hasieran, zenbait konpromiso ezarri ziren ikastetxean, eta, konpromiso horietan oinarrituta, honakoak lortzeko ahalegina egin dute:

Azkenik, ikasleek eskaera bat egin diote Udalari: sortutako hondakin kopurua murrizteko eta elikadura iraunkorra ahalbidetzen jarraitzeko, berriro erabiltzeko zorroak eskatu dituzte Ugao-Miraballesko HLHIko ikasleen ogitartekoetarako.

Alkateak, Ekaitz Mentxakak, aintzatetsi eta eskertu egin du ikastetxeak ikasturtean zehar egindako lana, eta aukera aprobetxatu du taldearekin lasai hitz egiteko, besteak beste, gehien gustatu zaizkien jarduerei buruz edota birziklapenari eta hondakin guztiak paperontzietan uzteari dagokienez dituzten ohiturei buruz.

Amaitzeko, Udalak sagarrak oparitu dizkie bertaratutakoei.

Aurkezpen osoa

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo