Berriak | 2014-06-18

Eskolako Agenda 21en Foroa Etxebarrin

Eskolako Agenda 21en Foroa Etxebarrin

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du ekainaren 18an Eskolako Agenda 21en Foroa egin dela Etxebarriko Udalaren osoko bilkuren aretoan. Ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Loren Oliva Alkateak, Miguel Ángel Herrero Alkateordeak eta Etxebarri BHIko 16 ikaslek, ikastetxe horretako Eskolako Agenda 21 programaren arduradunarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurugela-CEIDAren ordekari batekin batera.

Loren Oliva Alkateak eman dio hasiera ekitaldiari, eta eskerrak eman dizkie gazteei izan duten parte-hartzeagatik eta udalerria hobetzeko egin dituzten ekarpenengatik.

Ondoren, ikasleen ordezkaritzak zehaztasunez azaldu du ikasturtean zehar zer jarduera egin dituzten Eskolako Agenda 21en esparruan, eta azaldu du, halaber, elektrizitatearen kontsumoa murriztea izan dela horien guztien ardatz nagusia. Jarduera hauek izan dira nagusiak: hainbat unetan zenbat bonbilla dauden piztuta eta zenbat itzalita aztertzea, elektrizitatearen kontagailua egunero irakurtzea, ekipo elektrikoen azterketa, eta argia behar ez denean etengailuetan hura itzaltzea komeni dela adierazten duten etiketetarako logoen lehiaketa.

Egindako azterketa horietan guztietan ateratako ondorio nagusiek aditzera ematen dute hainbat alderdi hobetu litezkeela, esate baterako: argiak eta ordenagailuak itzaltzea erabiltzen ez direnean, eta berogailua hobeto kudeatzea, zenbait gunetan ez dadin gehiegizko beroagatik leihoak zabaltzeko premiarik sortu. Hobetzeko helburuarekin egindako jardueren ondorioz, %11 aurreztu da kontagailuetan ikasturte hasieran eta amaieran egindako irakurketen artean.  

Gainera, erronka berriak proposatu dira elektrizitatearen kontsumoa murrizteko: ikastetxean zaharkituta dauden instalazioak berritzea, ordenagailuak, argiak eta stand-by delakoak erabiltzen ez direnean itzaltzea, berogailua piztuta dagoenean leihorik ez zabaltzea, birziklatzearekin jarraitzea, paperaren kontsumoa ahal beste murriztea, eta Udalari abisua ematea, esate baterako, farola bat itzalita dagoenean.

Alkateordeak eskerrak eman dizkio ikastetxeari egindako lanagatik, eta jarduera horiek Udalak udalerri mailan egiten dituenekin bat datozela jakinarazi du: argiteria egokitzea, ohiturak aldatzea, etab.

Udal arduradunek ekitaldia baliatu dute ikasleek 2012-2013 ikasturtean egindako eskaeren jarraipena egiteko: “Aktibatu +” programaren bitartez ari zaio erantzuten “kontsumo tailerrak sustatzeko” eskaerari. “Bertako merkataritza sustatzeko" eskaerari erantzunez, Alkateak azaldu du, beste hainbat jardueren artean, orain dela gutxi www.etxebarribizi.net webgunea sortu dela, geolokalizatutako udal saltokien zerrenda batekin eta saltoki horietako sustapenei, eskaintzei eta abarrei buruzko informazioarekin. Alkateak, halaber, udalerrian erosteko deia egin du. “Bertako ekoizleei beren produktuak bertako saltokietan merkaturatzeko aukera erraztea” proposamenari dagokionez, Alkateordeak azaldu du hilero, hilaren lehenengo igandean, azoka bat antolatzen dela, eta bertara joaten direla eskualdeko ekoizleak. Azkenik, “plastikozko poltsen erabilera murriztea” eskaerari erantzunez, Udalak berrerabiltzeko poltsa bana eman die opari bertara joandakoei, eta azaldu du zenbait saltokik ez dutela plastikozko poltsarik ematen, ekimenean laguntzeko; hala ere, erronka hau herritarrek hartu behar dute beren gain.

Azkenik, ikasleek hainbat eskaera egin dizkiote Udalari:

Alkateak eta Alkateordeak azaldu dutenez, eskaera horietako batzuk abian dira dagoeneko, eta bertaratutakoei eta ikastetxeko gainerako ikasleei gonbita egin diete parte har dezaten irailean hasiko den parte-hartze prozesuan, bizikleta bideen ibilbidea osatzeko edo paperontziak zer leku jakinetan jarri beharko liratekeen adierazteko.

Agenda 21en Foro honek amaiera eman dio ikasturte honetako programari, zortzigarren edizioa jarraian. 

Aurkezpen osoa

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo