Berriak | 2014-07-03

Udalsarea 21ek ehun alkatetik gora bilduko dituen batzorde exekutiboan onartuko du erakundearen kudeaketa plana

Udalsarea 21ek ehun alkatetik gora bilduko dituen batzorde exekutiboan onartuko du erakundearen kudeaketa plana

Euskadiko udalak zein udalaz gaindiko erakundeak biltzen dituen Udalsarea 21eko kideek 2015erako kudeaketa plana aztertu eta onartuko dute jasangarritasunerako udalerrien euskal sarearen batzorde exekutiboaren hamargarren bileran. Batzorde exekutiboa uztailaren 10ean bilduko da Amurrioko Antzokian.

Udalsarea 21eko batzorde exekutiboko buru Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua izango da, eta, bilera, Eusko Jaurlaritzak hamargarren legegintzaldi honetarako dituen ingurumen lehentasunak zehazteko ere baliatuko du. Era berean, 2014-2015erako kudeaketa plana aurkeztuko da bileran udal ordezkariek onar dezaten. 2010-1015 Plan Estrategikoari amaiera emango dio kudeaketa planak eta Udalsarea 21en erregulazio marko berria ere jasotzen du.

Udalsarea 21 jasangarritasunerako udalerrien euskal sareak hamabi urtetik gora daramatza lanean, eta, dagoeneko, jasangarritasun arloko udal politikak kudeatzeko bitarteko gisa tokiko agenda 21en ezarpena bultzatzen duen sare egonkorra bilakatu da. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen politikak tokian-tokian ezartzeko ezinbesteko plataforma ere bada.

Udalsarea 21eko idazkaritza tekniko lanak betetzen dituen Ihobe Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoko Javier Agerri zuzendariak Udalsarea 21ek hurrengo urteetarako dituen erronkak ere aipatu ditu: «kide guztien inplikazio eta konpromisoa indartzea, finantzazio bideak bilatzea eta eragile soziekonomikoek politika publikoetan duten parte hartzea bultzatzea».

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo