Berriak | 2014-07-07

Amaitu da Aktibatu + eskola programa Bizkaian

Amaitu da Aktibatu + eskola programa Bizkaian

Aktibatu+ programak planetaren ingurumen-osasuna hobetzeko eta norberak ere onura lortzeko eguneroko ekintza txikiak sustatzen ditu Bizkaiko herritarren artean. “Aktibatu+” programa garatzen den udalerrietan, ikastetxeen parte-hartzea sustatzen ari da, eta orokorrean herritar guztiena, etxeko ohituren aldaketak bultzatuz: ikasleen familietatik hasi eta komunitate osora hedatuz.

 “Aktibatu +” Eskola-programa 

2013-2014ko edizioan “Aktibatu +” programa Arratia eta Nerbioi-Ibaizabalen landu da. Hauek izan dira parte hartu duten zentroak: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Basauriko IPI Soloarte BHI, Galdakaoko Bengoetxe BHI eta Eguzkibegi Ikastola eta Urduñako eskola, hala nola Dima-Ugarana herri ikastetxea. 

Ikastetxe guztiek lortu dute energia kontsumoa nabarmen murriztea, %11 eta %34 arteko portzentajeetan. Gainera, ikastetxean zituzten ohiturak ere asko hobetu dituzte. 

Aktibatu + erakundeak zentro batzuen lana bereziki nabarmendu nahi izan du hainbat sariren bidez. Emandako sarien artean, iraunkortasun arloko Bizkaiko ekipamendu batzuetara egindako bisita gidatuak egon dira, hala nola Mutrikun olatuak aprobetxatzeko dauden instalazioetara, eta Metro Bilbaoren makina-gelara. 

Saria jaso dutenak hauek izan dira:

Azken Txostena ikastetxez ikastetxe

Arrigorriaga BHI

CPI Soloarte IPI

Etxebarri BHI

IES Bengoetxe BHI

Eguzkibegi ikastola

Urduñako eskola 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo