Berriak | 2014-10-10

Urduñan anfibioentzako urmael bat egiteko jardunaldi parte-hartzailea

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du larunbat honetan, urriaren 11n, Urduñan anfibioentzako urmael bat egiteko jardunaldi parte-hartzailea antolatu dela. Hitzordua 09:30ean izango da, La Paul auzoan.

Honakoa “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” izeneko proiektuko lehenengo ekintza da. Ondoren, boluntarioen parte-hartzearekin, hamar ekintza egingo dira eskualdeko gainerako udalerrietan, ingurumena leheneratzeko eta biodibertsitatea sustatzeko, bai eta ibai eta hezeguneetako mehatxatutako fauna-espezieei buruzko hiru sentsibilizazio-kanpaina ere.

Larunbat honetan anfibioentzako urmael bat sortzeko Urduñan egingo den ekintzaren xedea da flora eta faunako espezie jakin batzuetarako habitata hobetzea, besteak beste, anfibioentzat eta narrastientzat.

Boluntario gisa lagundu nahi duen pertsona orok har dezake parte; dena dela, arropa eta oinetako egokiak eraman behar dira. 3 orduko iraupena izatea aurreikusi da.

Compañía de María ikastetxearen ondoan elkartuko gara, Antiguako pasealekua 9 helbidean. Urduñatik kanpoko pertsonentzat, Renferen Aldirietako Bilbao-Urduña linea erabiltzea gomendatzen da: geltokia topagunetik 100 metrora baino gutxiagora dago.  

Hasieran, aholkulari teknikoek ekintzaren ezaugarriak eta erabiliko den metodologia zeintzuk izango diren azalduko dute, eta, era berean, inguruaren balioen eta espezie mehatxatuen edo ekintzen ondorioz onura gehien jasoko dituzten espezieak zeintzuk izango diren ere azalduko da.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo