Berriak | 2014-10-15

Nerbioi ibaiko ibaiertzean exotikoen kentze eta landatze-indartze jardunaldia Arrigorriagan, Ugertza parkearen ondoan

Nerbioi ibaiko ibaiertzean exotikoen kentze eta landatze-indartze jardunaldia Arrigorriagan, Ugertza parkearen ondoan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du, espezie exotiko inbaditzaileen kentze eta Nerbio ibaiaren urbazterrean aldez aurretik egindako landatze-indartze jardunaldia burutuko dela Arrigorriagan datorren larunbatean, urriaren 18an.

Hitzordua 9:30tan da, Ugertza Parkean, Gaztegunearen aurrean, ondoko ibaiaren ibaiertzean jarduteko. Parte-hartzea zabala da eta interesa duen edozein boluntariori zuzendua dago. Hiru ordutako iraupena aurreikusten da eta arropa eta zapata egokiak eramatea gomendatzen da.

Honakoa “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” izeneko proiektuko bigarren ekintza da, 2014ko urria eta 2015eko martxo bitartean garatuko dena.

Zehazki, jarduera honetan datza: bertan aurkitzen diren espezie exotiko inbaditzaile nagusien kentze lana, batez ere Helianthus tuberosus aleak. Aldi berean, aurreko urtean aldaxkak tarteko egindako sahats landaketak indartuko dira.

Landatu aurretik, aholkularitza teknikoak hasierako azalpen bat emango du jardueraren ezaugarriak eta metodologia ezagutzeko. Ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia ere azpimarratuko da, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo